Politika -
Hezkuntza
Hezkuntza legearen erreformak Estatutua errespetatu behar duela esan du Jaurlaritzak
Cristina Uriarte sailburua Madrilen izan da, LOMCE legea baliogabetzeko Espainiako Gobernua lantzen ari den erreformaren xehetasunak ezagutzeko Isabel Celaak deitu duen bileran.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Espainiako Gobernua LOMCE legea baliorik gabe utziko duen erreforma prestatzen ari da. Plan horren ildo nagusiak azaltzeko, Isabel Celaak bilera egin du erkidegoetako arduradunekin Madrilen.
Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzak Hezkuntza sailburua ere bertan izan da, eta Espainiako Gobernuaren proposamena "positiboa" eta "aurrerapausoa" dela esan du.
Hala ere, hezkuntza lege berriak Gernikako Estatuan jasota dauden eskumenak errespetatu eta Araba, Bizkaian eta Gipuzkoan euskara ere ofiziala dela aintzat hartu behar duela azpimarratu du.
Bestalde, praktiketan dauden ikasleengatik Gizarte Segurantzari ordaintzeko Espainiako Gobernuak duela gutxi onartu duen errege-dekretuaren harira Eusko Jaurlaritza kezkatuta dagoela adierazi dio Uriartek Celaari.