Politika -

Espioitza auzia

Ibarretxe ez zutela espiatu azpimarratu du CNIko zuzendariak

Diputatuen Kongresuan agerraldia egin du gaur eguerdian Sanz Roldanek, Ibarretxeren inguruko "espioitza" auzia eta Afganistanen inteligentzia zerbitzuek duten egoera azaltzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Felix Sanz Roldan Espainiako Inteligentzia Zentroko (CNI) zuzendariak ukatu egin du inteligentzia zerbitzuek Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia espiatu izana, eta akusazio horiek egin zituen Herrizaingo Saileko langile ohiaren aurka salaketa aurkeztea aztertzen ari direla gaineratu du.

Diputatuen Kongresuan agerraldia egin du gaur eguerdian Sanz Roldanek, Ibarretxeren inguruko "espioitza" auzia eta Afganistanen inteligentzia zerbitzuek duten egoera azaltzeko.

Josu Erkoreka EAJk Kongresuan duen bozeramaileak urtarrilean eskatu zuen CNIren zuzendariaren agerraldia "EAJ eta Juan Jose Ibarretxe lehendakaria espiatu zituzten argitzeko", Gasteizko 4. zenbakiko Instrukzio Epaitegian Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko funtzionario ohi batek egindako adierazpenen harira.

Erkorekaren ustez, "oso larria da" epaiketa horren lekukoak (El Tarta ezizenez ezagutua) epailearen aurrean esandakoa; horren arabera, EAJren gaineko informazioa ez ezik, "euskal agintari publiko gorenaren" gaineko informazioa ere pasatu zioten inteligentzia zentroari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua azken ordukoa Politika albisteak Euzko Alderdi Jeltzalea Juan Jose Ibarretxe bideoak Espainiako Gobernua bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Pegasus auzia gaur