Politika -

Elkarrizketa ETBn

Ares: 'ETAren kontra elkarrekin jarraitzeko atzeratu dugu ekimena'

Herrizaingo sailburuak esan du ez dutela "alderdi demokratikoen artean eztabaidan" hasi nahi. Hala ere, proposamenak PPrekin duten akordioa "errespetatzen" duela iritzi dio.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak Sorturi buruzko ekimena "atzeratzea" erabaki dutela jakinarazi du, izan ere, ez dute "alderdi demokratikoen artean eztabaidan" hasi nahi eta""ETAren kontra elkarrekin lan egin eta erabakia auzitegien esku utzi" nahi dute.

ETBren ''Egunon Euskadi'' saioan egin dioten elkarrizketa batean, Rodolfo Aresek esan du "ardura handiko erabakia" izan dela "ernegaziorik ez sortzeko".

Buruzagi sozialistak uste du Sortuk legezkoa izan daitekeela "agerian uzteko" ekimenak PPrekin duten akordioa "errespetatzen" duela eta baztertzeko erabakia ez dela izan "ituna arriskuan" zegoelako.

Herrizaingo sailburuak azpimarratu du Sortu "urrats garrantzitsuak" egiten ari dela "bide onean", baina "azken hitza auzitegiek" dutela.

Horren harira, gaiari buruzko eztabaidetan ez sartzeko deia egin die alderdi politikoei, horrek "publizitatea egiten baitio Sorturi eta erradikal abertzaleen munduari".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea