Politika -

2019ko udal hauteskundeak

2015ean baino 14 zinegotzi gehiago izango ditu EAEk, maiatzaz geroztik

Duela lau urteko hauteskundeekin alderatuta, bereziki Gipuzkoan egin du gora biztanle kopuruak. Guztira, 986 zinegotzi aukeratuko dituzte lurralde horretan, 2015ean baino 18 gehiago.

2015ean baino 14 zinegotzi gehiago izango ditu EAEk, maiatzaz geroztik. EFEren artxiboko irudia
2015ean baino 14 zinegotzi gehiago izango ditu EAEk, maiatzaz geroztik
2015ean baino 14 zinegotzi gehiago izango ditu EAEk, maiatzaz geroztik. EFEren artxiboko irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maiatzaren 26ko hauteskundeetan 251 udalerritako 2.647 zinegotzi hautatuko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrek. Horrek esan nahi du 2015ean baino 14 zinegotzi gehiago izango dituela EAEk, maiatzaz geroztik. Gipuzkoan biztanleriak izandako gorakadak ekarri du, batik bat, hazkundea.

Espainiako Gobernuak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dituen ordezkariordetzen ebazpenak argitaratu dituzte egunotan hiru lurraldeetako aldizkari ofizialetan. Horietan zehaztu dute zein den udalerri bakoitzari dagokion zinegotzi kopurua.

Hain zuzen ere, duela lau urteko hauteskundeekin alderatuta, bereziki Gipuzkoan egin du gora biztanle kopuruak. Guztira, 986 zinegotzi aukeratuko dituzte lurralde horretan, 2015ean baino 18 gehiago.

Orain dela lau urteko bozetan 968 zinegotzi zituen Gipuzkoak, 88 lurraldetan banatuta. Alabaina, 5.000 biztanle gehiago ditu orain, Hernaniko, Oiartzungo, Ordiziako eta Zumaiako bizilagunen kopurua nabarmen hazi delako. Esan bezala, 2014ko urtarrilaren 1ean 715.148 lagun zeuden erroldatuta. Gaur egun, berriz, 720.592 pertsona.

Hernanik, adibidez, 21 zinegotzi izango ditu, Oiartzunek 17, Ordiziak 17 eta Zumaiak 17. Bestalde, Anoetako herritarrek 11 zinegotzi hautatuko dituzte, aurreko hauteskundeetan baino 2 gehiago, eta Belauntzakoek 7, 5 beharrean.

Mendaro da zinegotzi kopuru baxuagoa izango duen udalerri bakarra, 2.010 biztanle izatetik 1.998 izatera pasatu baita azken lau urteotan.

Araban ere izango da aldaketarik. 51 udalerritan, 429 zinegotzi aukeratuko dituzte; hots, 2014an baino 2 gutxiago. Kasu horretan, Gaubea eta Harana dira zinegotziak galdu dituzten udalerriak. Aipatzekoa da, halaber, Agurainen kontrakoa gertatu dela.

Bizkaian orain arte 1.234 zinegotzi zeuden, baina maiatzetik aurrera bi gutxiago egongo dira. Nabarnizen 2015ean baino 2 zinegotzi gutxiago aukeratu beharko dituzte, biztanle kopuruak behera egin duelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Gasteizko Udala Donostiako Udala Politika Bizkaia Gipuzkoa Araba Anoeta-Reale Arena Hernani Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak Zumaia Ordizia Oiartzun Albisteak Udal eta foru hauteskundeak 2023