Politika -
Adierazpen instituzionala
Legebiltzarrak elkartasuna adierazi dio Benjamin Atutxa zinegotziari
Horrekin batera, ETAren amaiera eskatu du. Arkaitz Goikoetxea ETAko ustezko kideak bideo batean azaldutakoaren arabera, Atutxa ETAren helburua zen.
Redacción
Eusko Legebiltzarrak Benjamin Atutxa Eibarko zinegotzi eta legebiltzarkide sozialistarekiko elkartasuna adierazu du. Horrekin batera, "terrorismoari legitimotasuna kentzeko aurrera pausoak ematen jarraitu baloreetan oinarritutako hezkuntzaren alde" egin du "bakea lortzeko" ezinbesteko baldintza bezala.
Atutxa ETAren helbura zen Arkaitza Goikoetxea ETAko ustezko kideak bideo batean esandakoaren arabera. Goikoetxearen hitzetan, Atutxa bahitzea eta hiltzea zen plana.
Zinegotzi sozialista babesteko testu bat eztabaidatu dute goiz osoan zehar Ganberako talde politiko guztiek. Adierazpen instituzionala adostu eta Arantza Quiroga Legebiltzarreko presidenteak irakurri du.
Irakurketa amaitu denean, legebiltzarkideak altxatu dira eta Benjamin Atutxa txalotu dute. Atutxak lankideen elkartasuna eskertu du bere eserlekutik.
Adierazpen horren bidez, Eusko Legebiltzarrak elkartasuna adierazi dio Atutxari. Era berean, Goikoetxearen bideoan "ETAren izugarrikeria erabat azaltzen" dela esan du Ganberak. "Terrorismoarekin ahalik eta azkarren amaitzeko" beharra berretsi dute legebiltzarkideek, eta baita "deslegitimatzeko aurrerapausoak ematea" ere.
ETArena ez den ideologia izateagatik Atutxa hil nahi zutela entzutean, Legebiltzarrak "harridura" sentitu duela azpimarratu du. "Hainbat urteetan pairatu dugun zorigaitzaren adierazgarri da".
Horregatik, indarkeriarekin bukatzea "beharrezkoa" dela adierazi du Legebiltzarrak. "Hainbat lagunen konpromezuari esker lor dezakegu bakarrik, Udaletatik, erakundeetatik eta euskal gizartetik politikan lan egiten dutenetatik.