Politika -
Zapateroren erabakia
PSOEren hauteskundeak aurreratuko ez dituztela esan du Iglesiasek
Alderdiak idazkari nagusi berria aukeratzeko Kongresua aurreratuko ez duela ziurtatu du PSOEko Antolamendu idazkariak. Horrela, Zapatero idazkari nagusia izango da legealdi osoan zehar.
Erredakzioa
Alderdiak idazkari nagusi berria aukeratzeko Kongresua aurreratuko ez duela ziurtatu du Marcelino Iglesias PSOEko Antolamendu idazkariak. Horrela, Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteak idazkari nagusi izaten jarraituko du legealdi osoan zehar.
"Kongresua egingo da bere garaian, eta hauteskunde orokorren ostean izaten da beti", adierazi du Iglesiasek PSOEko Batzorde Federala bildu ostean, Zapaterok berriz aurkeztu behar ez dela iragarri eta gero.
Batzorde Federala izan eta hurrengo 45 egunetan aukeratuko du PSOEk etorkizuneko hautagaia, Iglesiasek baieztatu duenez. Batzordea maiatzaren 28an egingo dute eta orduan hasiko da hautaketa prozesua, baina zenbat hautagai aurkeztuko diren ez du argitu.
Hirugarren agintaldiari uko egin ostean Zapatero ahulduta geratu denik ukatu du PSOEko idazkariak. "Ez da iraganeko gizon bat, orainaldiko eta etorkizuneko gizona baizik", adierazi du.