Politika -

Elkarrizketa ETB-1en

'Ahal izanez gero', Sanchezek transferentzien egutegia beteko du, Mendiaren arabera

PSE-EEko idazkari nagusiaren esanetan, Pedro Sanchez Espainiako presidente aukeratzen badute, "transferentzien egutegia betetzeko eta lanean jarraitzeko konpromisoa dago".

Idoia Mendia. EFE
Idoia Mendia
Idoia Mendia. EFE

AGENntziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak azaldu duenez, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak "azken egunera arte" gobernatuko du; horrenbestez, Espainiako Gobernuak eta Jaurlaritzak Gernikako Estatutuko eskumenak transferitzeko adostutako egutegia, "ahal izanez gero", Sanchezek beteko duela esan du.

Mendiaren esanetan, Pedro Sanchez Espainiako presidente aukeratzen badute, "transferentzien egutegia betetzeko eta lanean jarraitzeko konpromisoa dago".

Indarrean dauden legeen arabera elkarrizketa politikoa aurrera ateratzeko eta eskumenak transferitzeko akordioa adosteko gobernu bien gaitasuna azpimarratu du agintari sozialistak. Horren harira, Sanchezek azken egunera arte karguan izango dela eta, "ahal badu", egutegia beteko duela berretsi du.

Bestalde, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek kanpainaurrean transferentzien kudeaketaren inguruan egindako kritiken harira, "bi gobernuen arteko kudeaketa izan dela" erantzun die.

"Legebiltzarrak legek eta ekimenak onartzen ditu, eta horietako batzuetan egutegia zehaztea eskatu da; eskumenak transferitzea eta Gernikako Estatutua betetzea, hain zuzen. Agian, EH Bildu eta Podemos eskumenak transferitzearen aurka daude gaur egun, eta ez dut ulertzen zergatik uste duten une desdegokia denik. Gobernuak lanean ari dire y gobernatzeko betebeharra dute, eta hori da boterean egotea", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Europako hauteskundeak Hauteskunde orokorrak Espainiako Gobernua Espainia Eguneko albisteak Albisteak EAEko Autonomia Estatutua Udal eta foru hauteskundeak 2023 Hauteskunde Orokorrak Emaitzak