Politika -

Hauteskunde osteko inkesta

10 herritarretik ia 8k 'positiboki' baloratzen dituzte M26ko emaitzak

Jaurlaritzak bozen ondoren egindako inkesta baten arabera, % 68k alderdiren baten programa edo propaganda irakurri dute. Gazteen % 72k sarean jarraitu dute kanpaina.

Hautesle bat M26an, boto-paperei begira. Argazkia: EFE
Hautesle bat M26an, boto-paperei begira.
Hautesle bat M26an, boto-paperei begira. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) herritarren % 78k "positiboki" baloratu dituzte maiatzaren 26ko foru hauteskundeen emaitzak euren lurraldean; udal hauteskundeen kasuan, % 76koa da balorazio hori egin dutenen portzentajea. Balorazio negatiboari dagokionez, % 12k egiten dute horrela foru hauteskundeei buruz galdetuta, eta % 14k , udal hauteskundeetan. Aipagarria da balorazio negatiboa handiago dela 18-29 adin tartean.

Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak hauteskunde ostean egindako inkestaren datuak dira honakoak. Guztira, 880 elkarrizketa egin zituzten telefonoz maiatzaren 27an eta 28an.

Hauteskundeetan interesa izan ote duten galdetu diete herritarrei. % 72k erantzun dute "handia edo nahikoa" izan dela, duela 2015eko udal eta foru bozetan izandakoa baino handiagoa (% 56koa izan zen), baina 2019ko hauteskunde orokorretan izandakoa baino txikiagoa ( %79).

Kanpainari buruz itaunduta, herritarren % 40k internet bidez jarraitu dute. Portzentaje hori % 72raino igo da gazteenen artean, izatez, adin talde horrek erabiltzen duen informazio modurik hedatuena da.

Bestalde, herritarren % 68k alderdiren baten programa edo propaganda irakurri dute, % 64k hautagairen baten elkarrizketa edo debaterik ikusi edo jarraitu dute hauteskunde kanpainan eta, soilik % 10 joan dira bilera edo mitinen batera. Programa edo propaganda irakurri dutenak igo egin dira 2011ko udal eta foru hauteskundeekiko eta 2019ko hauteskunde orokorrekiko (bietan % 56 izan zen).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Alderdi politikoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023 EAEko eta Nafarroako Udal eta Foru Hauteskundeak emaitzak Hauteskunde inkestak 2024