Politika -
Agerraldi publikorik gabe
Currinen taldeak Euskadi bisitatuko du gaur eta bihar
"Bake-prozesu hasi berrian" aurrera egiteko ezker abertzalea legeztatzea beharrezkoa dela adierazi du Nazioarteko Harreman Taldeak.
Erredakzioa
Brian Currin Hegoafrikako abokatua buru duen Nazioarteko Harreman Taldeak (GIC) gaur iragarri duenez, Euskadi bisitatuko du gaur eta bihar, baina printzipioz ez du agerraldi publikorik egingo.
Taldea Euskadiko bake-prozesua "errazteko" sortu zuten, baina Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak arbuiatu egin zuten. Egun horietako agendarik ez du zehaztu taldeak, baina "elkarrizketa prozesua garatzeko oztopoen, zailtasunen eta aukeren berri emateko eskatuko die alderdi politikoei", ohar batean azaldu dutenez.
"Bake-prozesu hasi berrian" aurrera egiteko ezker abertzalea legeztatzea eta ETAren su-etena egiaztatzeko nazioarteko batzorde "sinesgarri eta eraginkor" bat sortzea beharrezkoa dela adierazi du Nazioarteko Harreman Taldeak.
Gaurko komunikatuan, taldeko kide guztiek Euskadi bisitatuko ote duten ez du argitu GICak.