Politika -

Polizia Legea

Polizian sartzeko adin muga 38 urtera igotzea adostu dute EAJk, PSE-EEk eta PPk

Euskal Herriko Polizia Legea aldatzea adostu dute Legebiltzarrean. Neurri berrien artean dago, gutxienez, lanpostuen % 33 emakumeei zuzenduta egotea.

Ertzaintza. EFEren artxiboko irudia
Polizian sartzeko adin muga 38 urtera igotzea adostu dute EAJk, PSE-EEk eta PPk
Ertzaintza. EFEren artxiboko irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk, PSE-EEk eta PPk Euskal Herriko Polizia Legea aldatzea adostu dute, bosgarrenez, asteazken honetan. Besteak beste, emakumeei zuzendutako lanpostu gehiago egotea hitzartu dute, baita Polizia autonomikoan sartzeko adin muga 35 urtetik 38ra igotzea ere.

Esan bezala, jeltzaleen, sozialisten eta popularren babesa jaso du lege proiektuak. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek, aitzitik, aldaketa horien aurka bozkatu dute.

Adostutako lege proiektua ekainaren 12an onartuko dute Legebiltzarrean, hiru alderdi horien artean gehiengoa baitute, eta seguruenik hilaren 27tik aurrera egongo da indarrean 10.000 agenteren jarduna arautuko duen lege berria.

Esan bezala, emakumeen aldeko neurriak hartuko dituzte, betiere europar legeriaren eta jurisprudentziaren parametroak kontuan izanda.

Hain zuzen ere, helburua da, gutxienez, lanpostuen % 33 emakumeei zuzenduta egotea.

Bien bitartean, hautaketa probetan parte hartzen dutenen % 25 emakumeak izan beharko dira.

Bestalde, PPk proposatu du Polizia autonomikoan sartzeko adin muga 38 urtera igortzea, bai ertzainen eta baita udaltzaingoen kasuetan ere.

Halaber, Kontrol eta Gardentasun Batzordea sortu nahi dute popularrek, herritarrek agenteen jarrerekin lotuta dituzten kexak aztertzeko, adibidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV PP Ertzaintza PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak