Politika -
Arabako Batzar Nagusiak
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusi aukeratuko dute uztailaren 4an
Arabako Batzar Nagusietako 51 eserlekuetatik 27ren babesa lortu du Gonzalezek; EAJren 17 batzarkideren zein PSE-EEren hamarren babesa lortu baitu karguan errepikatzeko.
Agentziak | Erredakzioa
Ramiro Gonzalez EAJren ahaldungaiak beste lau urtez jarraituko du karguan, uztailaren 4an Arabako ahaldun nagusi aukeratzeko bilkuran berriz aukeratuko baitute.
Arabako Batzar Nagusietako 51 eserlekuetatik 27ren babesa lortu du Gonzalezek; EAJren 17 batzarkideren zein PSE-EEren hamarren babesa lortu baitu karguan errepikatzeko.
Maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeen emaitzen harira, alderdi biek gehiengoa batzen zuten erakundeetan gobernatzeko akordioa sinatu zuten; horrenbestez, Gonzalez ahaldun nagusi aukeratu dute.
EAJ garaile atera zen maiatzeko hauteskundeetan, 17 eserleku lortu baitzituen (2015ean baino lau gehiago); PSE-EEk, berriz, batzarkide kopurua bikoiztu egin zuen, 5etik 10era igaro baita.
Boto gehien lortu zituen bigarren taldea EH Bildu izan zen, 12 batzarkide lortu baitzituen (aurreko hauteskundeetan baino batzarkide bat gehiago). Laugarren alderdirik bozkatuena PP izan zen, 8 ordezkari lortu baitzituen (aurreko hauteskundeetan lortutakoen erdia); Elkarrekin Podemosek, berriz, 2015eko hauteskundeetan 8 biltzarkide lortu bazituen ere, 4 biltzarkidera jaitsi da 2019ko hauteskundeen emaitzen ostean.