Politika -
Konstituzionaleko presidentea:
'Konstituzionala zalantzan jartzea bere funtzioaren aurkako erasoa da'
Pascual Sala Auzitegi Konstituzionaleko presidenteak esan duenez, Konstituzionalaren independentzia zalantzan jartzea "jurisdikzioaren funtziorik sakratuenaren aurka joatea da".
Erredakzioa
Pascual Sala Auzitegi Konstituzionaleko presidenteak gaur esan du Konstituzionalaren independentzia zalantzan jartzea "funtzio jurisdikzionalak duen sakratuenaren aurka" joatea dela, "eraso" egitea, hain zuzen ere.
Auzitegiko presidenteak, Pompeu Fabra unibertsitatean hitzaldi bat eman aurretik Auzitegi Konstituzionala defendatu du Bilduren sententzi dela eta, "erabateko argudioak" dituela berretsiz.
PPko agintari batzuek Konstituzionalaren aurka egin dituzten kritiken gainean galdetuta, Pascual Salak azpimarratu du, ez dela bere egitekoa horren gainean hitz egitea. Baina, "Justiziaren independentzia sakratua da edozein magistraturentzat" esan du eta magistratu bat "esaldi orokorrengatik" soilik zalantzan jartzeak "oilo ipurdia" jartzen diola gaineratu du, Pascual Salak.