Itxi

Politika

Nafarroa

Gobernu bat osatzea 'errazagoa da' EAJrekin, Abalosen hitzetan

Agentziak | Erredakzioa

Jarduneko Sustapen ministroak baieztatu duenez, Pedro Sanchez eta Andoni Ortuzar abuztu amaieran bilduko dira.

  • Jose Luis Abalos.

    Abalos, kazetarien galderei erantzuten, Chiviteren kargu hartzea baino lehen. Argazkia: EFE

Jose Luis Abalos PSOEko Antolaketa idazkariak salatu duenez, Alderdi Popularra Espainiako "gobernagarritasuna blokeatzen" ari da. Horri kontrajarriz, EAJren jarrera txalotu du, jeltzaleekin "lan egitea errazagoa" delako gobernu bat osatzeko duten jarrera positiboagatik —Nafarroan PSNk, Geroa Baik, Ahal Duguk eta I-Ek lortutako akordio bati esker eratu dute gobernua—.

Hain justu, Iruñean egin ditu adierazpenok jarduneko Sustapen ministroa ere badenak, Maria Chiviteren kargu hartzean egon baita. Ekitaldia baino lehen egindako agerraldian baieztatu duenez, abuztu amaieran bilduko dira Pedro Sanchez jarduneko Espainiako presidentea eta Andoni Ortuzar EAJko burua. Sasoi berean Unidas Podemosekin ere bilduko direla argitu du Abalosek.

EAJrekin akordioa lortu ote dezaketen galdetuta, PSOEko buruzagiak nabarmendu du jeltzaleek "gobernagarritasunaren aldeko jarrera" dutela, eta beraz, "errazagoa" dela eurekin lan egitea.

Alderdi Popularraren jarrera, aldiz, gobernagarritasunaren kontrakoa dela uste du ministro sozialistak. PPk Sanchezi hautagai ez izateko egindako eskaera ere kritikatu du: "Fantasiaren eta burugabekeriaren artean dago. Argi esan beharko lukete blokeo horri eutsi nahi diote, hauteskundeak berriro egiteraino".

Abalosen iritzian, "PPk egin beharko lukeen lehenengo gauza hauteskundeen emaitzak onartzea da. Bistakoa da ez dakitela zer egin, eta hori okurritu zaiela".


  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena