Politika -

Ongietorriak

ETAko presoei egindako agurrak 'eskubide bat direla' esan du EH Bilduk

Hala ere, biktimei eragindako "kalte gehigarria saihestu behar dela" adierazi du Miren Larrionek.

Recibimiento a José Jabier Zabaleta 'Baldo' en Hernani. Foto: EFE
Recibimiento a José Jabier Zabaleta 'Baldo' en Hernani
Recibimiento a José Jabier Zabaleta 'Baldo' en Hernani. Foto: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miren Larrion EH Bilduko legebiltzarkide eta Gasteizko Udaleko alderdiko bozeramailearen esanetan, ETAko preso ohiei egindako ongietorriak horien familiartekoen eta lagunen "eskubide aintzatetsia" da; baina, aldi berean, biktimei "beharrezkoa ez den kalte gehigarria saihestu behar dela" adierazi du.

Larrionek Onda Vascan egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, ETAko preso ohiei egiten ari zaizkien ongietorrien gaia "sakontasunez aztertu behar da". Ildo horretan, "mahaigainean ikuspuntu (alderdi politikoenak, Foro Sozialarena edo Sarerena) eta osagai ezberdinak daude, baina niri iritziz inork ez du zalantzan jartzen ongietorriak eskubide bat direla eta biktimei beharrezkoa ez den kaltea saihestu behar dela", esan du Larrionek.

"Gertatutakoa aitortu, horretaz ikasi eta etorkizunera begiratzen duen gizarte bat nahi badugu, osagai guztiak mahaigainean jartzeaz gain ezberdinon artean hitz egin beharko dugu eta akordioak adostu; hori behar-beharrezkoa baita eta jada eginda izan beharko genuke", esan du Larrionek.

Ongietorrien aurka jarritako salaketen harira, Larrionek esan du ez dagoela Justizian horren inguruko "ibilbiderik", familiartekoen eta lagunen "eskubidea" baita urteetan urrun izan den norbaiti etxera etortzean hartzen den poza adierazteko egiten den agurra. Horrenbestez, omenaldiak ez direla egiten, agurrak baino, esan du Larrionek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Presoak ETA EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Memoria Historikoa Espetxeak Terrorismoaren Biktimak