Itxi

Politika

ETAko presoei ongietorriak

Foro Soziala bat dator ETAko presoen ongietorriak toki itxietan egiteko aukerarekin

eitb.eus

"Presoek bigarren gradutik hirugarrenera pasatzeko bidea hasten dutenean, baimenekin eta haien komunitatearekin maiztasunezko kontaktu batekin, ongietorriak amaitu egingo liratekeela" uste du.

  • Representantes del Foro Social junto a las madres y padres de los jóvenes de Alsasua

    Representantes del Foro Social junto a familiares de los jóvenes de Alsasua. Foto: Foro Social

ETAko presoei egindako ongietorriak "espazio itxietan egiteko aukera" proposatu du Foro Sozial Iraunkorrak, asteburuan gertatutakoak eta ongietorri direlakoen inguruan sortutako hika-mika dela eta.

Hori horrela, Foro Sozialak, 72 orduz eragile guztien erreakzio eta isiltasunak aztertu eta hainbat gogoeta plazaratu ditu.

Foro Sozial Iraunkorrak egiaztatu ahal izan du hainbat eragile politiko, instituzional, sozial eta EPPK-ko presoekin izandako mintzakidetza-dinamika iraunkorrean, "ongietorri direlakoak zatiketarako elementu bihurtzen ari direla konponbidearen alde eta bizikidetza demokratikoaren alde ari diren eragileen artean, eta arriskuan jartzen dituzte presoen alorrean dauden kontsentsuak".

Hori horrela, "ETAren biktimek espresuki jakinarazi digute Hernanin eta Oñatin egindako ekimenek birbiktimizatu egiten dituztela min erantsi bat sorraraziz", gaineratu dute.

Bestalde, presoen senideek haien ezinegona helarazi dietela esan dute, gai horrek haien babesgabetasun sentsazioa areagotu egiten baitu, urte luzez salbuespeneko espetxe-politika pairatu behar izanaren ondorioz, eta politika horrek erabat baztertuta sentiaraztearen ondorioz.

Euskal jendarteak "ez du onartzen min gehiago eransten jarraitzea jada pilatutako sufrimenduei, bai ETAren biktimen kasuan bai presoen senideen kasuan", esan dute.

Hala ere, egoera hori dela eta, azken hilabeteetan kontsentsu zabala sumatu dute hiru gairen inguruan. Alde batetik, "kaleratzeek presoen senideengan eta ingurune hurbilean eragiten duten pozarekiko errespetuz, ongietorriak espazio itxietan egiteko aukera".

Bestetik, "biktimen minarekiko errespetu osoa, bai eta egia, justizia eta erreparaziorako duten eskubidea dutela"; eta, azkenik, eragileak bat datoz honekin: "presoen aferaren konponbidea ekarpen esanguratsua izango da bizikidetza demokratikoarentzat".

Horrenbestez, "uste osoa dugu, presoek bigarren gradutik hirugarrenera pasatzeko bidea hasten dutenean, baimenekin eta haien komunitatearekin maiztasunezko kontaktu batekin, ongietorriak amaitu egingo liratekeela", esan dute.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena