Politika -

Auzitegi Nazionala

Otegiren abokatuen eskaerak bertan behera utzi ditu ANk

Auzitegi Nazionalak erabaki du posible dela Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaile ohia 'Bateragune' auziagatik epaitzea, Herriko Tabernen auzia bukatu baino lehen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak erabaki du posible dela Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaile ohia ''Bateragune'' auziagatik epaitzea, Herriko Tabernen auzia bukatu baino lehen. Epaitegiaren ustez, bi auzi hauetako epaiek ez dute erlaziorik izango.

Modu honetan, Auzitegi Nazionalak Arnaldo Otegiren defentsak eginiko eskaera bertan behera utzi du. Jone Goirizelaia abokatuaren iritziz, Arnaldo Otegi, Sonia Jacinto eta Arkaitz Rodríguez (''Bateragune'' auzian inputatuak) Herriko Tabernen auzian ere auzipetuta daude, eta "ezin dira arrazoi beragatik bi kasutan auzipetu".

Angela Murilloren epaitegiak esan du epaituko diren auziak "ezberdinak" direla. Beraz, ''Bateragune''ko epaiak ez du zerikusirik edukiko beste auzietako epaiekin, Auzitegi Nazionalak hartutako erabakiaren arabera. Arnaldo Otegik 19 hilabete eman ditu kartzelan ''Bateragune'' auziagatik. Apirilaren 20an aske utzi zuten ''Herriko Tabernen'' kasuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea