Politika -

Presoak

Sare kalera atera da Bilbon 'korapiloak askatzeko unea' dela aldarrikatzeko

"Herri gisa aurrera egin, elkarbizitzan sakondu eta presoen auziari aterabidea emateko herritarron aktibazioa eta konpromisoa ezinbestekoa" dela adierazi dute martxan.

Sareren manifestazioa Bilbon. Argazkia: Sare
Sareren manifestazioa Bilbon
Sareren manifestazioa Bilbon. Argazkia: Sare

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka lagunek parte hartu dute ostiral honetan euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko Sare Herritarrak deitutako manifestazioan, ‘korapiloak askatzeko unea” dela aldarrikatu eta “urteetan sortutako eta egun oraindik sortzen den minaren eta indarkeriaren ondorioei soluzio bateratu eta justua eman ahal izateko”.

Korapiloak askatzeko unea da lelopean, manifestazioa 12:30ean abiatu da Moyua plazatik, eta Kale Nagusia zeharkatu du. Besteak beste, Arantza Zulueta eta Jone Goirizelaia abokatuak parte hartu dute.

Saretik adierazi dutenez, “konponbide justu eta duin baten eraikuntzak enpatia ariketa handia egitea suposatzen digula guztioi. Batetik, minak sortutako gorroto eta mendeku sentimenduak, sufrimendu guztien aitortzagatik eta elkar ulertzeko nahigatik ordezkatuak izan daitezen eskatzen du. Eta bestetik, irekita dirauten zauriak ixteko prozesuan, batzuei zein besteei sufrimendu atxiki bat sortu dezaketen jarrerak ekiditea eta elkarren arteko oreka topatzea eskatzen digu”.

Hala, “konponbidea justua izango bada alde guztien sufrimenduari erreparatu behar zaio, horiek gainditu eta horiekin amaitzeko. Horregatik diogu gaur, guztiok batera ekin behar diogula, korapilo oro askatzeko une dela eta preso eta iheslariek euren etxeratze prozesua gauzatzeko egungo salbuespen legediarekin amaitu beharra dagoela”, gaineratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aste Nagusia Politika Bilbo Presoak ETA Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak