Politika -
kontragailurra
G7 Ez! plataformak protesta deitu du Donostian atxilotutakoak aske uzteko eskatzeko
Manifestazioa bihar izango da Donostiako Boulevardean (19:00etan). Guztira, 90 pertsona atxilotu ditu Frantziako Poliziak, eta horietatik 39 aske utzi ditu.
Agentziak | Erredakzioa
G7 Ez! plataformak manifestazioa deitu du biharko, asteazkena, Biarritzen asteburuan egin den goi-bileraren kontrako protestetan atxilotutako lagunak aske utz ditzaten eskatzeko.
Plataformak mugaren bi aldeetan egunotan izandako "okupazio poliziala" eta "errepresioa" salatu ditu.
Nabarmendu dutenez, "90 pertsona atxilotu dituzte, eta 39 kalean daude jada". Horrez gain, "milaka kontrol polizial egin dituzte, eta ehunka lagun identifikatu... 20.000 agente egon dira kalean", azaldu dute.
Hori horrela, eta oraindik atxilotuta dauden horiek aske uzteko eskatzeko manifestazioa deitu dute biharko (19:00etan Boulevardean, Donostia), "Atxiloketak, kontrolak, militarizazioa... G7 Ez!, Errepresiorik ez! Atxilotutakoak aske!" lelopean.