Politika -

Nafarroa

Elkarrenganako gaitzespenen artean hasi dute urte politikoa UPNk eta PSNk

UPN "ETAren izen-mailegatzaileen maila berean" jartzea egotzi dio Chiviteri Esparzak, eta sozialistek esan dute "elkarrizketa eta moderazioa" ez direla euskal abertzaletasunaren aurreko "ahulezia".

Javier Esparza, Cintruenigoko ekitaldian. Argazkia: UPN
Javier Esparza, Cintruenigoko ekitaldian.
Javier Esparza, Cintruenigoko ekitaldian. Argazkia: UPN

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urte politikoari elkarrenganako gaitzespenen artean eman diote hasiera UPNk eta PSNk, Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidente izendatu ostean sozialistek Geroa Bai, Podemos eta Ezkerrarekin lortutako akordioari esker.

Javier Esparza UPNko presidenteak Cintruenigon egindako ekitaldi politiko batean esan duenez, maiatzaren 26k foru hauteskundeen ondoren PSNk "gutxiagotasun-konplexuarekin eta gorrotoarekin" jokatu du, eta sozialisten buruei eta Maria Chiviteri "Nafarroan euskal abertzaletasunaren salbamendua izatea" egotzi die.

Sozialistekin jarrera sutsua azaldu du Esparzak, eta bereziki, Chiviterekin. UPN "ETAren terrorismoaren izen-mailegatzaileen maila berean" jartzea, "boto emaile sozialistei engainatzea" eta "doan irtengo ez diren" EH Bilduren botoak onartzea egotzi dio Chiviteri.

"Konstituzionalisten gobernu bat osatzeko aukera izan zuen, gehiengoarekin, PSNk, eta galtzaileen hitzarmena aukeratu zuen irabazi genuenok gobernatu ez geneza. PSNren erabaki horrekin, euskal abertzaletasunak asmo agintzen jarraituko du Nafarroan", esan du.

Gainera, Pedro Sanchez "nazionalisten mendean egon gabe" inbestitua izateko Diputatuen Kongresuan abstenitzeko UPNk egin zuen eskaintza aintzat ez hartzea aurpegiratu die sozialista nafarrei.

"Bere erantzuna niri goi-mailako traizioa leporatzea izan zen. Pedro Sanchezek, gainera, Espainia eta Nafarroa axola ez zaizkiola erakutsi du. Boterea baino ez zaio axola, eta argitu beharko luke Nafarroako hitzarmenen bidea jarraituko duen ala hauteskundeak deituko dituen, luzamendutan ez jarraitzeko", esan du.

PSNk "sendo jarraituko du Nafarroaren identitatean"

PSNren Zuzendaritzak, bestalde, Chivite gehiengorik gabe buru duen Gobernuaren alde egin du ebazpen batean, eta Nafarroaren identitatearen defentsa "sendoa" azpimarratu du, eta ohartarazi du babesak bilatzea "elkarrizketa eta moderazioaren" bitartez ez dela, "inondik inora, ahulezia".

"Ez daitezela aurkariak oker egon. Adostasunak elkarrizketaren eta moderazioaren bitartez bilatzea ez da, inondik inora, ahulezia. PSN-PSOEk sendo jarraituko du Nafarroako identitatean, beren sinboloetan eta bere erregimen foralaren defentsan gure autogobernuaren berme bezala, Foru Hobekuntzaren legean integratuta, Espainiako Konstituzioaren barruan", azpimarratu dute.

"Ez gara kikilduko Gobernu honi zilegitasuna kentzeko ahaleginen aurrean. Eraso hauek Nafarroatik kanpo datoz, baina foralistak direla esaten dutenek elikatzen dute", gehitu dute.

Edozein kasutan, Chivite Nafarroako presidentetzara heltzea "mugarritzat" hartu dute, eta "Nafarroako herritarrekin erantzukizuna" dutela erakusten du, batez ere "berdintasuna" bezalako "erronketan". Azkenaldian "elkarbizitzan" atzera egin dutela kritikatu dute, eta horrek muturreko alderdiak eta horien jarraitze lanak egiten dituzten beste alderdiak agertzea dakarrela esan dute.

Horregatik, PSNk esan du "gobernu honen izaera nagusia aurrerapena, pluraltasuna eta elkarbizitza" da, eta "Nafarroaren erdigune politikoa zabaltzeko eta sendotzeko aukera bat" dela uste du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP UPN PSN Nafarroa Nafarroako Ciudadanos Jose Javier Esparza Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua