Politika -
M-22ko hauteskundeak
Rajoyk hauteskundeen aurrerapena eskatu du
Bestalde, De Cospedalen esanetan, Zapaterok jakin behar du Espainiak ezin duela "urtebete gehiago galdu suspertze ekonomiko eta soziala hasteko". Halaber, "aldaketa nahia ulertzeko" eskatu dio.
Erredakzioa
Mariano Rajoy PPko presidentearen esanetan, bere alderdiak gaurtik hasi da prestatzen ahalik eta arinen deitu behar diren hauteskunde orokorrak; izan ere, Gobernua "ez da inondik ere ez konfiantza sortzeko egokiena", eta "aurretik duguna ez da erraza".
Batzorde Nazionalaren aurrean Rajoyk esan du "Gobernuaren ezintasuna dela eta, desagerrarazi ezin dituen zalantzak daude Europan eta Espainian".
Rajoyren esanetan "egoerak okerrera" egin du, eta hauteskundeetako emaitzek argi utzi dute hiritarrentzat alderdi popularra dela hautabidea.
"Ez dut egunero errepikatuko, baina PPren jarrera argi zehaztuta gelditu da", gaineratu du Rajoyk.
''Espainiak ezin du urtebete gehiago galdu''
Prentsaurrekoan, Zapaterok atzo egindako adierazpenei erantzun die Cospedalek; atzo, PSOEk udal eta foru hauteskundeetan porrota jaso ostean, hauteskunde orokorrak aurreratuko ez zituela esan zuen Zapaterok.
De Cospedal pozik agertu da PPk lortutako emaitzekin; PPk garaipena lortu du erkidego guztietan, Extremaduran izan ezik (han garaipena eskuratu du, baina ez gehiengoa).
Oraingoz, De Cospedalek ez daki PPko idazkaritza nagusia eta Gaztela-Mantxako presidentetza bateratuko ote dituen; gaur arratsaldean PPko zuzendaritzak bilera egingo du eta Mariano Rajoyk erabaki bat hartuko du.