Itxi

2019/10/15

16:35

Politika

Hauteskunde orokorrak

Iruindarrek eta donostiarrek hauteskunde-mahaiko kide izango diren jakin ahal dute

eitb.eus

Bi hiriburuetako Udalek datorren azaroaren 10erako hauteskundeetarako hautesle-errolda argitaratu dute.

  • Varias personas escogiendo papeleta para las elecciones generales

    Papeletas de las elecciones generales. Foto: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Iruñeko eta Donostiako Udalek hautesle-erroldaren datuak zein azaroaren 10eko hauteskunde orokorretarako mahai-kideen izenak argitaratu dituzte, Nafarroako hiriburuko Udalaren webgunean eta Gipuzkoako hiriburuko Udalaren web orrian.

Iruñean, erroldako zerrendak ez dira jendaurrean ikusgai jarriko. Informazioa ikusi nahi duenak nortasun agiriaren zenbakia eta lehen abizena erabili beharko ditu. Bertan, honako informazioa izango du eskuragarri: bere identifikazio-datuak, botoa ematera zein hauteslekutara joan behar duen, hautesbarrutia, hauteskunde-atala eta mahaia.

Halaber, 010 Herritarrendako Arreta Telefonora deituta kontsulta daiteke (948420100, Iruñeaz kanpotik edo telefono-operadore baten tarifa lauaren barruan deitzen bada).

Donostian, hauteskundetarako hautesle-zerrenda Udalaren webgunean kontsultatu dezakete herritarrek. Hautesle-zerrendako inskripzioak ezagutzeaz gain, kontsultak aukera ematen die botoa eman behar den hauteskunde-eskola eta mahaikide bezala izendatua izan diren ezagutzeko.

Datu horiek izateko, beharrezkoa izango da NAN zenbakia eta jaiotze-data sartzea.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;