Politika -

'Proces' auzia

Erresuma Batuak atzera egin du, eta ez du neurrigabetzat jo Ponsatiren euroagindua

Dena dela, Erresuma Batuko agintariek errefusatu egin dute Ponsati entregatzea, euroaginduan "delituei buruzko informazio nahikoa" jaso ez duelako Espainiak.

Clara Ponsati Kataluniako kontseilari ohia. Argazkia: EFE
Clara Ponsati Kataluniako kontseilari ohia.
Clara Ponsati Kataluniako kontseilari ohia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuak atzera egin du, eta argitu du ez duela "neurrigabe"tzat jotzen Espainiak Clara Ponsati kataluniar kontseilari ohiaren aurka emandako eurogindua.

Hasiera batean, euroaginduak izapidetzen dituen bulegoak (Barne Ministerioaren menpekoa) ebatzi zuen Espainiaren eskaera "neurrigabea" dela, baina orain bulego berak esan du erantzun hori ez zela zuzena.

Hori bai, Erresuma Batuko agintariek errefusatu egin dute Ponsati entregatzea, eskaeran "delituei buruzko informazio nahikoa" jaso ez duelako Espainiak.

Horren ildotik, informazioa lehenbailehen bidaltzeko eskatu du SIRENE bulegoak.

Egun, Eskozian bizi da Ponsati.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Erresuma Batua Espainia Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako prozesua zuzenean