Politika -

Inkesta

PSOEk irabaziko lituzke hauteskundeak, baina ordezkariak galduta

PPk eskuratuko luke bigarren tokia, 19-24 ordezkari gehiago eskuratuta. VOX hirugarren indar politiko nagusia bihurtuko litzateke, ordezkari kopurua bikoiztu edo are gehiago hobetuko bailuke.

GAD3 enpresak EiTBrentzako egindako inkestaren emaitzak.
GAD3 enpresak EiTBrentzako egindako inkestaren emaitzak.
GAD3 enpresak EiTBrentzako egindako inkestaren emaitzak.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Estatuan, PSOEk irabaziko lituzke igande honetako hauteskunde orokorrak, 114-119 ordezkari lortuta, baina 9 eserleku gal ditzake, GAD3 enpresak EiTB Taldearentzat egindako inkesta baten arabera. PPk eskuratuko luke bigarren tokia, 19-24 ordezkari gehiago eskuratuta (85-90 eserleku); beraz, igoera nabarmena izango luke.

VOX izango litzateke hirugarren indar politiko nagusia; izan ere, apirilaren 28ko hauteskundeetan erdietsitako ordezkari kopurua bikoiztu edo are gehiago hobetuko luke. Horrela, 24 diputatu izatetik 56-59 izatera pasatuko litzateke.

Podemosek 8-12 eserleku galduko lituzke, eta 30-34 ordezkarirekin geratuko litzateke. Ciudadanosek 14-15 diputatu erdietsiko lituzke, 42-43 eserleku galduta. Azkenik, Mas Pais alderdiak 3 diputatu lortuko lituzke bere estreinakoan.

EAEn, EAJk bere ordezkaritzari eutsiko lioke edo eserleku bat gehiago lortuko luke (6-7 eserleku), inkestaren arabera; beraz, zazpigarren diputatua eskura dezakete jeltzaleek. EH Bilduk ordezkari bat gal dezake (3-4); izan ere, Nafarroan ez luke eskuratuko koalizio abertzaleak, eta Arabakoa arriskuan du, PPren mesedetan.

EAEko datuak

PSE-EEk 4 diputatuei eutsiko lieke, eta Euskadiko bigarren indarra izango litzateke. Elkarrekin Podemos laugarren indarra izatera pasatuko litzateke (2-3 diputatu). PPk ordezkaritza berreskura dezake Araban eta Bizkaian (1-2 eserleku).

Arabako datuak

Bizkaiko datuak

Gipuzkoako datuak

Nafarroan, Navarra Sumak bi ordezkari izaten jarraituko luke.

Nafarroako datuak

Katalunian, ERCk 1-2 eserleku gal ditzake, eta JxCatek 7 ordezkari izaten jarraituko luke edo bat galduko luke. CUP Diputatuen Kongresuan sartuko litzateke, 3-4 ordezkarirekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika EAEko hauteskundeak Hauteskunde orokorrak Espainia albisteak Hauteskundeak AEB bideoak Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak U23 Hauteskunde Emaitzak Zeintzuk dira azken hauteskunde galdeketak? Senatua