Politika -

Elkarrizketa

Martinez: 'Podemosek eta Ezker Anitzak boto ezberdina eman diezaiekete aurrekontuei'

Eusko Jaurlaritzari aurkeztutako "8 puntuetan marra gorririk ez" dagoela azaldu du Elkarrekin Podemoseko bozeramaileak. "Negoziazioa zabaldu ahal den ala ez" asteburuan erabakiko dutela zehaztu du.

Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko idazkari nagusia. Argazkia: Radio Euskadi
Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko idazkari nagusia. Argazkia: Radio Euskadi
Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko idazkari nagusia. Argazkia: Radio Euskadi

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko idazkari nagusiak azaldu duenez, "familiak, langileak eta gazteak etor daitekeen krisi ekonomikoaren aurrean babesteko aurrekontu-sailetan zailtasun handiagoak" izango zirela bazekiten.

"Bi ardatz, babesa krisiaren aurrean eta Euskadiren etorkizuna, beharrezkoak dira", esan du Martinezek Radio Euskadiko 'Boulevard Informativo' irratsaioan.

Aurrekontuetan norabide aldaketarik ikusten ez zutela ziurtatu zuen Ezker Anitzak agiri batean. "Politika feministak, klima-aldaketa… Podemosek denbora eman ditu aldarrikatzen, gaur eztabaidarako gai-zerrendan toki garrantzitsuagoa dute", azpimarratu du Martinezek.

Zentzu horretan, Elkarrekin Podemoseko eta Ezker Anitzako legebiltzarkideek boto ezberdina eman dezaketela ohartarazi du Martinezek: "boto desberdina izan daiteke aurrekontuen inguruko bozketan".

Bestalde, Pedro Sanchez Moncloara eramateko PSOEren eta Podemosen arteko akordioari buruz, "EAJ eta EH Bildu gutxienez abstenitzea" espero dutela adierazi du Martinezek, baina "EAJk baiezko botoa emateko prestutasun handiagoa azaldu du".

Koalizio moreko idazkari nagusiaren ahotan, EH Bilduk, "PPrekin eta eskuin-muturreko alderdi batekin batera, gobernu aurrerakoi baten aurkako botoa ematea ezustekoa litzateke Durango eta Errenteria bezalako herrietan elkarrekin gobernatzen ari garenean; gainera, hauteskunde berrietara eramango liguke".

Estatuko Gobernuan euskal ministroren bat egoteko aukeraren inguruan galdetuta, "Unidas Podemosen presentzia gobernua mugatua izango da", erantzun du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Politika Eusko Legebiltzarra argazkiak EAE Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Sumar Mugimenduaren diputatua Aurrekontu Publikoak 2024