Politika -
Hauteskunde orokorrak
Hauteskundeak aurreratzeak 'arriskua' sortuko lukeela esan du Urkulluk
PSOEri "ideiak argitzeko" eta "alderdiko eztabaidak" saihesteko eskatu dio ekonomi egituren premiazko erreforma egin ahal izateko.
Erredakzioa
Espainiako hauteskunde orokorrak aurreratzea ''arriskutsua'' litzakeela esan du Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidenteak. Horrez gain, PSOEri "ideiak argitzeko" eta "alderdiko eztabaidak" saihesteko eskatu dio ekonomi egituren premiazko erreforma "fundamentuz" egin ahal izateko.
Europa Pressen egindako elkarrizketan, Alfredo Perez Rubalcaba sozialisten hautagaiak "lan handia" egin beharko duela adierazi du Urkulluk, beharbada diskurtso berria egin beharko duelako, Zapatero presidenteak erabiltzen duenarengandik ezberdina.
Agintari jeltzaleak adierazi duenez, Mariano Rajoyk "badaki" hauteskundeeak irabazten baditu, bakearen eta normalizazioaren gaiei heldu beharko diela, baita EAJk proposatzen duen "testuinguruaren berrazterketari", inolako dramatismorik gabe eta normaltasun osoz.
Rajoyrekin izandako elkarrizketak
Hauteskundeen balizko aurrerapena ez duela Mariano Rajoyrekin komentatu azpimarratu du Urkulluk, baina PPko presidentearekin bakegintzaz eta normalizazioaz hitz egin duela iragarri du.
"EAEn eta Nafarroan nola bizi garen azaldu diodanean, bakegintzaz, Espainiako Konstituzioaz, Eskubide Historikoetaz eta normaltasun politikoaren kontzeptuaz", aritu direla azaldu du, izan ere, "PPk 1988an kontzeptu horren alde egin zuen Ajuria Eneako itunean" .
Politikari jeltzalearen ustez, "hauteskundeeak aurreratu ala ez" ezin daiteke "PSOEren interesen arabera erabaki". "Eztanaida hori ez da alderdi eztabaida izan behar, nahiz eta PPk ere egoera hori bultzatu", gaineratu du.