Politika -

Auzitegi Konstituzionala

Parot doktrinaren aurkako helegiteak aste honetan aztertuko dituzte

ETAko 14 presok aurkeztutako helegiteak aztertuko ditu Konstituzionalak. Errekurtsoak "kasuz kasu" ebatziko ditu Konstituzionalak, ondorioz, ez da erabaki bakarrik izango.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Parot Doktrina aplikatu zaien 16 presok (horietatik 14 ETAko kideak) aurkeztutako helegiteak aztertuko ditu astearte honetatik aurrera Auzitegi Konstituzionalak. Onurak zigor guztia kontua hartuz aplikatzea ezartzen du Parot doktrinak, eta ez 30 urteko kartzela-zigorraren mugaren gainean.

Auzitegi Konstituzionalak agendan aurreikusi duen gaietako bat da. Konstituzionala asteartetik ostegunera bilduko da, auzitegiko iturriek baieztatu dutenez.

Parot doktrinaren aurka jarritako aurreneko 16 babes-errekurtsoak aztertuko dituzte osoko bilkuran. Parot doktrina 2006an ezarri zuen Auzitegi Gorenak, eta ETAko zenbait kideren presoaldia luzatu zuen.

"Kasuz kasu"

Maiatzean argitaratutako nota ofizial baten bidez, presoen helegiteak "kasuz kasu" ebatziko zituela iragarri zuen Konstituzionalak. Ondorioz, doktrina indargabetzeko edo berresteko erabaki bakarra ez da izango.

Gai konplexua da eta Konstituzionalak ez du kasu guztientzako konponbide orokor bat ezarriko, izan ere, preso bakoitzaren egoera ezberdina da. Gainera, preso batzuk 1973ko Zigor Kodearekin zigortu zituzten eta beste batzuei 1995ekoa aplikatu zitzaien, nahiz eta epaitutako gertakariak zaharragoak izan.

Espetxetik atera daitezke

Konstituzionalak presoen eskubideak urratu direla erabakitzen baldin badu, ETAko zenbait kide kartzelatik atera daitezke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea