Politika -

Elkarrekin Podemos

PSEk Jaurlaritzan duen "eragin falta" kritikatu du Miren Gorrotxategik

Elkarrekin Podemoseko kideak “eragin progresista” falta dela adierazi du, Jaurlaritzatik proposatutako politikek “beti Confebasken kutxatik ateratakoak ematen dutelako”.

Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaia. ETBko bideo batetik ateratako irudia.
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaia
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaia. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSE-EEk Eusko Jaurlaritzan duen “eragin falta” kritikatu du Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IU alderdiko lehendakarigaiak. Esan duenez, bere alderdia eta sozialistena elkarlanean arituko balira “langileria eta herritar xumeak askoz gusturako egongo lirateke”.

Ohar batean, Gorrotxategik azaldu du Jaurlaritzan ez dela “eragin progresistarik” antzematen, eta proposatzen dituzten politikak “beti Confebasken kutxatik aterata daudela” ematen duela.

“Saihestezina da pentsatzea PSE erosoago egongo litzatekeela Elkarrekin Podemosekin gobernatzen eta ez EAJrekin”, esan du Gorrotxategik.

Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiaren esanetan, PSE-EEren eragin falta horren adibide da “Lakuak Hezkuntzan sortutako nahasmena, familiak, irakasleak eta sindikatuen iritziei kasurik egin gabe”. “Jarrera despotikoa” agertzen dute, gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Eusko Jaurlaritza EAE Euskal sozialistak Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Miren Gorrotxategi albisteak