Politika -

ARABA

Gasteizek diru-laguntzak kendu dizkie Etxerat eta Sare elkarteei

Arabako hiriburuko Udalak duela hiru urte 5.000 euroko diru-laguntza eman zion elkarte horietako bakoitzari.

Etxerat elkartearen manifestazio bat Azpeitian. Irudia: EFE
Etxerat elkartearen manifestazio bat Azpeitian
Etxerat elkartearen manifestazio bat Azpeitian. Irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udalak 2017an emandako diru-laguntzak itzultzeko eskatuko dio Etxerat ETAko presoen senideen elkarteari eta presoei babesa emateko Sare elkarteari, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak zentzu horretan emandako epai baten ostean.

Arabako hiriburuko Udalak duela hiru urte 5.000 euroko diru-laguntza eman zion elkarte horietako bakoitzari, urte horretarako Bizikidetza eta Aniztasunerako udal zerbitzuaren laguntzen deialdiaren barruan.

Diru-laguntza horiek ematea PPk salatu zuen bere garaian, baina gainerako alderdiek osoko bilkura batean atzera bota zuten popularrek bi elkarteak udal diru laguntzetatik baztertzeko egindako proposamena.

Auziak auzitegietan amaitu zuen, eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak epaia eman zuen hilaren 12an. Epai horretan, Udalari dirua itzultzeko eskatu zion, bi elkarteen proiektuak eta helburuak "alderdikoiak" direla eta Administrazioak ez duela horrelako proiekturik babestu behar iritzita, Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Araba Presoak Epaiketak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Dirulaguntzak gaur EAEko Auzitegi Nagusia hoy