Politika -

Presoak

Urtaranek dirua itzultzeko eskatuko dio Sareri, ebazpenarekin bat egin ez arren

Alkateak azpimarratu du Gasteizko Udalak "giza eskubideak erabat errespetatuz" lan egiten duela.

Gorka Urtaran Gasteizko alkatea, artxiboko irudian. Argazkia: Efe
Gorka Urtaran Gasteizko alkatea, artxiboko irudian. Argazkia: Efe
Gorka Urtaran Gasteizko alkatea, artxiboko irudian. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak esan du ez duela bat egiten Sare 5.000 euroko diru-laguntza itzultzera behartzen duen ebazpenarekin, baina EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak horren itzulpena eskatzera behartzen duenez, Udalak bete egingo duela epaia eta euskal presoen eskubideen aldeko plataformari dirua eskatuko diola.

Gasteizko Udalak 2017an eman zion diru-laguntza Sareri deialdi ofizial baten bitartez, baina auzitegiak itzultzea eskatu du helburu "alderdikoiekin" erabili zuelakoan dirua.

Urtaranek esan du ebazpena errespetatzen duela, baina azpimarratu du edukiarekin ez datorrela bat. Alkateak gogorarazi du laguntza giza eskubideen sustapenerako eta errespeturako jardunaldi batzuk antolatzeko erabili zuela Sarek.

Gainera, jardunaldietan parte hartu zuen kazetarietako batek, "ezker abertzalekoa ez dena, baizik eta kontrakoa", dagoeneko esan omen du ekitaldi horretan ez zuela helburu alderdikoirik atzeman.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Politika Gorka Urtaran Presoak Eguneko albisteak Albisteak