Politika -

Zaldibarko zabortegia

Lau hilabete geroago Jaurlaritzak "zero autokritika" egin duela uste du Iriartek

EH Bilduko lehendakarigaiak gogorarazi duenez, Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileek desagerturik jarraitzen dute, “eta are okerrago, ahanzturak azpian harrapatu ditu”.

Maddalen Iriarte EH Bilduko lehendakarigaia. Irudia: EH Bildu
Maddalen Iriarte EH Bilduko lehendakarigaia. Irudia: EH Bildu
Maddalen Iriarte EH Bilduko lehendakarigaia. Irudia: EH Bildu

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maddalen Iriarte EH Bilduko lehendakarigaiak larunbat honetan salatu duenez, Zaldibarko zabortegia behera etorri zenetik lau hilabete igaro dira dagoeneko, eta “Urkullu lehendakariak eta Arriola sailburuak zero autokritika egin dute eta zero erantzukizun onartu dituzte”.

Iriarte gogorarazi duenez, Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileek desagerturik jarraitzen dute, “eta are gehiago, ahanzturak azpian harrapatu ditu”.

EH Bilduko hautagaiaren ahotan, erakundeak “bestaldera begiratzen” eta hondakindegiaren gainean “zabor gehiago botatzen” ari dira.

“Zaborren kudeaketan eta zabortegiak kontrolatzeko moduan ez da ezer aldatu”, kritikatu du.

Iriarteren hitzetan, Eusko Jaurlaritza “lanean hasi” beharrean “minduta” agertu da, Europako Batzordeak Zaldibarko zabortegian gertatutakoa “larritzat” jo duelako, kontrolean “gabezia ugari” izan direlako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Politika Alderdi politikoak EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Maddalen Iriarte Zaldibar Euskal Autonomia Erkidegoko emaitzak Mendi-magaletako lur-jausiak Durangaldea gaur