Politika -

Diputatuen Kongresua

Biktimei omenaldia egin diete COVITE, AVT eta APAVT elkarteen presentziarik gabe

Estebanek (EAJ) eta Iñarrituk (EH Bildu), zutunik, minutu bateko isilunearekin bat egin dute, baina ez dute Angeles Pedrazaren hitzaldia txalotu.

Aitor Esteban EAJko bozeramailea eta Jon Iñarritu EH Bilduko diputatua Kongresuan. Argazkia: EFE
Aitor Esteban EAJko bozeramailea eta Jon Iñarritu EH Bilduko diputatua Kongresuan. Argazkia: EFE
Aitor Esteban EAJko bozeramailea eta Jon Iñarritu EH Bilduko diputatua Kongresuan. Argazkia: EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diputatuen Kongresuak terrorismoaren biktimei omenaldia egin die larunbat honetan. Aurreko ekitaldietan bezala elkarte batzuek ez dute parte hartu.

Terrorismoaren Biktimen Kolektiboak (COVITE), Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT) eta Terrorismoaren Biktimak Babesteko Elkarte Plataformak (APAVT) ez dute omenaldian parte hartu. Jose Luis Zapateroren Gobernuak 2010ean martxan jarri zuenetik, COVITEk ez du sekula parte hartu.

AVT, aldiz, aurrenekoz ez da joan. Elkarteak salatu duenez, Espainiako Gobernuak “ETAren beso politikoaren ondorengoei protagonismo politikoa eta aintzatespena” eman die. “Erreforma esanguratsuetan itunak edo espetxe politika berria” aipatu ditu AVTk, “41 preso” Euskal Herrira “hurbildu” dituztelako. Terrorismoaren Biktimen Elkarteak manifestu bat irakurri du Madrilgo Las Cortes plazan.

COVITEk arrazoi berdinak eman ditu beti ez parte hartzeko. “ETAren existentzia justifikatu eta indarkeria terrorista gaitzesten ez duten alderdi politikoek ordezkaritza duten erakunde batean terrorismoaren biktimei omenaldia egitea zinismo ariketa da”, azaldu du Consuelo Ordoñez elkarteko presidenteak.

Espainiako Estatuko erakunde gorenetako ordezkariak izan dira ekitaldian, baita bi ganberetako bozeramaile eta parlamentariak ere, baina 2019an gertatu bezala Vox ultraeskuineko alderdiak ez du parte hartu. Voxen ahotan, biktimentzako “irain” ekitaldia da. “Bilduk, hiltzaileak txalotzen dituelako, ezta Bilduren bazkideek ere: PSOEk eta Podemosek ezin dituzte biktimak omendu”, erantsi du ultraeskuinak.

EAJren eta EH Bilduren jarrera

Aitor Esteban EAJko bozeramaileak eta Jon Iñarritu EH Bilduko diputatuak, zutunik, minutu bateko isilunea gorde dute biktimen oroimenez, baina ez dituzte Angeles Pedraza Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidentearen hitzak txalotu.

EH Bildu “zuritzeko” aritmetika parlamentarioa “alibi” gisa ez erabiltzea eskatu du Pedrazak. Zentzu horretan, koalizioa “eragile politiko” bezala ez aitortzea eskatu du, ETAren erasoak gaitzetsi ez dituelako.

EH Bilduren esanetan, Jon Iñarrituren parte-hartzearekin koalizioak “salbuespenik gabe, biktima guztiak erreparatu eta aintzat hartzearen aldeko konpromiso argia”, berretsi du koalizioak.

Aurrenekoz “lehentasunezko toki bat” izan du EH Bilduk omenaldian, koalizioak azpimarratu duenez.

Bestalde, Cayetana Alvarez de Toledo Alderdi Popularreko bozeramaileak “herritarren eta demokraten mobilizazioa” eskatu du, “EH Bilduk erakundeetan ordezkaritzarik ez lortzeko”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika Espainia ETA Jihadismoa Eguneko albisteak Albisteak Terrorismoaren Biktimak GAL