Publizitatea
Itxi

2020/07/14

13:05

Politika

U12

Herritarrek "azken lau urteetako lanari babesa" eman diotela esan du Jaurlaritzak

eitb.eus

Erkorekak azpimarratu du "kanpaina eta hauteskunde eguna normaltasun osoz" egin zela, "gorabeherarik gabe", eta "arrakastatsua" izan zela Osasun eta Segurtasun sailen lana.

  • Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea. Argazkia: EiTB

    Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak Gobernu Kontseiluak hauteskundeei buruz egindako balorazioa plazaratu du, eta azpimarratu du herritarrek "azken lau urteetako lanari babesa" eman diotela uztailaren 12an emandako botoekin.

Bozeramaileak esan du "kanpaina eta hauteskunde eguna normaltasun osoz" egin zela, "gorabeherarik gabe", eta "arrakastatsua" izan zela Osasun eta Segurtasun sailek egindako lana.

Horren harira, "gizarteak jarrera eredugarria" izan zuela eta "osasun publikoaren oharrei jarraitu" ziela adierazi du.

Parte-hartzeari dagokionez, herritarrek botoa eman edo etxean geratu "askatasun osoz" erabaki dutela gaineratu du, eta portzentaje baxuak ez diela bozei zilegitasuna kentzen.

Aurrera begira, Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa "gizarte kohesioa eta funtsezko zerbitzuak bermatzea", eragileekin ekonomia eta enplegua sustatzeko plana adostea eta langabezia "berriro % 10etik behera" kokatzea omen da: "Enplegua baita gizarte politikarik onena".

Hurrengo Jaurlaritzari begira, "nahia esperientzia horrekin jarraitzea" dela esan du, hau da, EAJ-PSE koalizioarekin. Hala ere, azpimarratu du "alderdiei" dagokiela "ekimena hartzea".

Bestalde, oraindik boto batzuk (atzerrikoak…) zenbatzeko daudela, eta hori ixten denean Legebiltzarra osatzeko prozesua hasiko dela gogorarazi du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena