Itxi

Politika

Katalunia

Junqueras: "Jendeak agindutakoa egingo dut; noski baietz"

Agentzia | Erredakzioa

Egindakoa “agindu demokratiko baten fruitua, hauteskundeen emaitza da”, errepikatu du ERCko buruzagiak. Epaiketan gauza bera esan zuela gogorarazi du.

  • Oriol Junqueras ERCko buruzagia. Irudia: TV3/FORTA

    Oriol Junqueras ERCko buruzagia. Irudia: TV3/FORTA

Hirugarren graduan igaro duen aurreneko asteburuan, TV3 telebistan egindako elkarrizketan, berriz modu berdinean jokatuko ote zukeen galdetu diote Oriol Junqueras ERCko buruzagiari. Gizartearen mesedetan lan egingo duela erantzun du: “jendeak agindutakoa egingo dut; noski baietz”.

Egindakoa “agindu demokratiko baten fruitua, hauteskundeen emaitza da”, errepikatu du Generalitateko presidenteorde ohiak. Epaiketan gauza bera esan zuela gogorarazi du.

Gainera, “harro” agertu da bere ideiengatik kartzelara eraman zutelako, nahiz eta “gogorra” izan. Oro har, gainerako presoen babesa jaso duela azpimarratu du. Espetxean “indartsu eta lasai” egon da, erantsi duenez.

Politikari independentista presoek Kataluniako espetxeetan pribilegiorik izan dutenik ukatu du Junquerasek. Bestalde, Estremerako kartzelan Villarejo komisario ohia ezagutzeko aukera izan zuela jakitera eman du elkarrizketan: “Agurtu nuen; besterik ez”.

Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiarekin sarritan hitz egiten duela ziurtatu du ERCko buruzagiak, astean “bat, bi, hiru aldiz”, eta harreman “adeitsua” da.

Kataluniako politikari presoen arteko harremanari dagokionez, harreman “adeitsua” dela nabarmendu du: “sekula ez da liskarrik izan”.

Azkenik, Europako justizian konfiantza duela adierazi du Junquerasek, baina, erabakia bata ala bestea izan, pertsona “ona eta zintzoa” denaren uste osoa du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena