Itxi

2020/07/28

21:12

Politika

Errioxan

Presidenteen Biltzarrera ez joateko erabakiari eutsi dio Urkulluk

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Errioxan egingo dute biltzarra datorren ostiralean. EiTBk jakin ahal izan duenez, lehendakariak gutun baten bidez eman dio bere erabakiaren berri Pedro Sanchez Espainiako presidenteari.

  • Iñigo Urkullu lehendakaria

    Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakariak eutsi egin dio datorren ostiralean Presidenteen Biltzarrera ez joateko erabakiari, oraindik ez dutelako Kontzertuaren Batzorde Mistoa deitu, behin baino gehiagotan eskatu duen arren. ETBk jakin ahal izan duenez, Urkulluk gutun baten bidez eman dio erabakiaren berri Pedro Sanchez Espainiako presidenteari.

Horrekin lotuta, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak goizean ohartarazi du Presidenteen Biltzarra ez dela gobernu-organo bat, presidenteak batzen dituen organo bat baizik.

Biltzarra ostiralean egingo dute San Millan de la Cogollan (Errioxa), eta koronabirusaren pandemia hasi zenetik Pedro Sanchezek autonomia erkidegoetako presidenteekin aurrez aurre egingo duen lehen bilera izango da. Besteak beste, osasun-krisiak ekarri dituen ondorio ekonomiko eta sozialak izango dituzte hizpide, eta horiek arintzeko bitartekoei buruz arituko dira.

Hitzordu horretan, halaber, Europak bideratuko duen 750.000 euroko berreskuratze funtsaren inguruan jardungo dute. Izan ere, funts horretatik 140.000 euro jasoko ditu Estatu espainiarrak.

Ostiraleko biltzarrera joango ez bada ere, alarma egoeran egindako 14 bilera telematikoetan hartu zuen parte lehendakariak.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;