Politika -

Eusko Legebiltzarra

Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkideek akta jaso dute, gobernu aurrerakoia eskatuz

Miren Gorrotxategiren esanetan, Legebiltzarrean bestelako politika publikoak bultzatuko dituzte. Horrez gain, erreforma fiskala "premiazkoa" dela uste du.

Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkideak, Gorrotxategi buru dutela. Argazkia: Elkarrekin Podemos
Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkideak, Gorrotxategi buru dutela.
Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkideak, Gorrotxategi buru dutela. Argazkia: Elkarrekin Podemos

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkidearen iritziz, "gobernu aurrerakoia da gaur egun bizi dugun egoera zail honetan beharrezkoak diren politika publikoak garatzeo gaitasunik gehien duena".

Gorrotxategi, koalizio horretako lehendakarigaia izan zen joan den uztailaren 12ko hauteskundeetan. Hala, Elkarrekin Podemos-IUko sei legebiltzarkideek Eusko Legebiltzarrean akreditazioak jaso ostean, gobernu aurrerakoia osatzeko deia egin du.

Eusko Legebiltzarra datorren astelehenean, abuztuak 3, osatuko da, eta Elkarrekin Podemosek Ganberako Mahaian postu bat mantendu nahi du, aurreko legealdian bezala.

Gorrotxategi, Elkarrekin Podemos-IUren bozeramailea izango da Legebiltzarrean. Bere iritziz, "koronabirusak eragindako pandemiak dena baldintzatzen du, baita Legebiltzarreko lana ere".

Testuinguru horretan, gainerako taldeekin kontaktuak izan dituztela eta "aurrerantzean ere" izango dituztela nabarmendu du Gorrotxategik. Gauzak horrela, hauteskunde-kanpainan alderdi politiko aurrerakoiekin harremanetan jarriko zirela esan zutela gogora ekarri du, emandako hitza bete egin dutela gaineratuz. "Haiekin hitz egin dugu jada, eta hitz egiten jarraituko dugu", nabarmendu du.

Ildo horretatik, PSE-EEk aurrera eraman nahi dituen politikak "oso ondo pentsatu" behar dituela uste du, eta alderdi horrek bere gobernu programan jasotako politikak "gauzatu gabe ezkutuan utzi nahi dituen, edo politika horiek aurrera eramateko aukera aztertu nahi duen" galdetu die sozialistei.

Gorrotxategiren esanetan, Elkarrekin Podemos-IUk garatu nahi dituen politika publikoek "zerbitzu publikoak indartzearekin, kalitatezko zerbitzu publikoak bermatzearekin eta plantillak handitzeko konpromisoarekin dute zerikusia, langileen egonkortasuna bermatzeko eta lan-baldintzak hobetzeko helburuarekin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Hauteskundeak Euskal Autonomia Erkidegoko emaitzak Miren Gorrotxategi