Politika -
Opor fiskalak
Aguirreren ustez, nork bere burua nola salbatu ari dira Aldundiak
Ekonomia sailburuaren arabera, EAJk, Arabako eta Gipuzkoako Aldundien gidaritza galduta, "bere aukera propioa jokatu du" beste Ogasunekin kontatu gabe.
Erredakzioa
Carlos Aguirre Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburuaren arabera, "bereizketa egon da, ahal duena salba dadila” esan dute hiru Aldundietako Ogasunek, opor fiskalen auzia dela eta berreskuratu beharreko laguntza fiskalen kopuruaren inguruan.
Europar Batasuneko Auzitegiak legez kontrakotzat jo zituen 90eko hamarkadan hainbat enpresak jasotako laguntza fiskalak, eta berreskuratzeko eskatu zuen epai batean. Orain, hiru Aldundiek horri aurre egiteko hartu dituzten irizpide desberdinez mintzatu da Aguirre Bilbon, Finantza eta Altxorraren XII. Foroaren irekiera prentsaurrekoan.
Eusko Jaurlaritzak beti laguntza fiskalak errekuperatzearen alde egin duela gogorarazi du Ekonomia sailburuak, baina "arazo bat" sortu dela erantsi du eta une honetan "ahal duena salba dadila" esan dutela azpimarratu du. Aguirreren iritziz, EAJk, Arabako eta Gipuzkoako Aldundien gidaritza galduta, "bere aukera propioa jokatu du beste Ogasunekin kontatu gabe”.