Politika -

Argazkia

Juan Carlos I.a, Abu Dhabiko aireportuan: geldialdia bidaian?

Errege emerituari argazkia atera zioten iragan astelehenean Abu Dhabin, Arabiar Emirerri Batuetako hiriburuan, Espainiatik alde egiteko erabakia Felipe VI.ari jakinarazi ondoren.

Juan Carlos I.a errege emeritua. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Juan Carlos I.a errege emeritua. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Juan Carlos I.a errege emeritua. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Carlos I.a errege emerituari argazkia atera zioten iragan astelehenean Abu Dhabin, Arabiar Emirerri Batuetako hiriburuan, Espainiatik alde egiteko erabakia Felipe VI.ari jakinarazi ondoren.

Argazkia Nius Diario-k argitaratu du larunbat honetan. Irudian errege emeritua hegazkinetik jaisten agertzen da Abu Dhabiko aireportuan, iragan astelehenean.

Hala ere, Arabiar Emirerri Batuetan bizitokia izango duela oraingoz ez du iturririk baieztatu. Honenbestez, Abu Dhabi bidaian geldialdia izan daiteke.

Ogasunari ez aitortutako Saudi Arabiako donazioen auzia aditzera eman zuen erregearen aitak gutunean, baina aipatu barik. Ikerketa Suitzan hasi zen, eta Goreneko Fiskaltza aztertzen ari da.

Zarzuelak ohar batean jakitera eman zuenez, duela urtebete jarduera instituzionalak uzteko erabakia hartu zuela gogorarazi zuen errege emerituak, eta orain, bizitza pribatuko “iraganeko gertakari zehatz batzuk izaten ari diren oihartzun publikoa ikusita”, Espainiatik alde egitea erabaki du.

“Sentimendu sakonarekin hartzen dudan erabakia da, baina lasaitasun handiarekin”, azaldu zuen Juan Carlos I.ak. Estatuburu gisa semearen “lana errazteko” erabakia zela argudiatu zuen emerituak.

Bestalde, Kataluniako Parlamentuak hainbat proposamen onartu zituen ostiralean, Espainiako errege Felipe VI.a eta Pedro Sanchezen Espainiako Gobernua gaitzesteko; izan ere, errege emeritu Juan Carlos I.ak "ihesaldia" egin du, Parlamentuaren iritziz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Juan Carlos I.a Espainiako Felipe VI.a Espainia Ustezko ustelkeria politikoa Ustelkeriaren mapa Eguneko albisteak Albisteak