Politika -

Kartzela politika

Sarek presoen eskubideen aldeko manifestazioa antolatuko du urrian, Donostian

"Giza eskubideak defendatzen" dituztenak eta "salbuespenezko kartzela politikaren amaiera" nahi dutenak deitu dituzte protesta ekitaldian parte hartzera.

"Resolution", Donostiako manifestaziorako leloa. Argazkia: EiTB
"Resolution", Donostiako manifestaziorako leloa. Argazkia: EiTB
"Resolution", Donostiako manifestaziorako leloa. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sare euskal presoen eskubideen aldeko plataformak urriaren 24an Donostian presoak Euskal Herrira gertura ditzatela eskatzeko egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin dio euskal gizarteari, "alderdikeriak alde batera utzita".

Sareren ordezkariek prentsaurrekoa egin dute Donostian mobilizazioaren berri emateko eta, azaldu dutenez, Antiguan hasi eta Kontxako hondartzan amaituko da ekitaldia, bertan "aldarrikapen bera duten pertsona desberdinen artean mosaiko handia" osatzeko.

Espainiako eta Frantziako Gobernuei "salbuespenezko kartzela politika amaitzeko urrats serioak ematen hastea" eskatuko diete, Sarek azaldu duenez.

"Giza eskubideak defendatzen" dituztenak eta "salbuespenezko kartzela politikaren amaiera" nahi dutenak deitu dituzte protesta ekitaldian parte hartzera, "irtenbideak" eskatzeko, "egoera honi eusteak sufrimendua areagotu eta gizartearen zatiketan sakondu" besterik ez delako egiten.

Bestalde, Sarek gogorarazi du urriaren 3an mendi martxak antolatu dituela aldi berean 650 menditan, "presoen eta erbesteratuen itzulera" eskatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Donostia Presoak Eguneko albisteak Albisteak Espetxeak