Politika -

Kartzela politika

ETAko sei preso Euskal Herritik gertuago dauden espetxeetara eramango dituzte

Antton Troitiño, Aitzol Maurtua, Victor Franco, Andoni Otegi, Mikel Arrieta eta Agustin Alamaraz dira. Horietako inor ez dute Euskal herriko espetxe batera eramango.

Presoen eskubideen aldeko mobilizazioa. Argazkia: Efe
Presoen eskubideen aldeko mobilizazioa. Argazkia: Efe
Presoen eskubideen aldeko mobilizazioa. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espetxe Zuzendaritzak ETAko sei preso Euskal Herritik gertuago dauden espetxeetara eramatea erabaki du.

Aipatu erakundearen arabera, sei lekualdatzeak hauek izango dira: Antton Troitiño (Madrilgo Estremeratik Soriara), Aitzol Maurtua (Huelvatik Palentziako Dueñasera); Victor Franco (Huelvatik Estremerara); Andoni Otegi (Almeriatik Logroñora); Mikel Arrieta (Algecirastik Soriara) eta Agustin Almaraz (Cadizetik Estremerara).

Espetxe Zuzendaritzak nabarmendu dutenez, Troitiñok 2021eko maiatzean beteko ditu zigorraren hiru laurdenak, eta, Estremerako Tratamendurako Batzordeak proposatuta, Espetxe Araudiaren 100.2 artikulua aplikatuko diote lehen graduan sailkatzeko eta Soriako espetxera eramateko.

Agustin Almaraz Madrilgo Estremera espetxera eramango dute Puerto I espetxetik (Cadiz). 1995eko abenduaren 29an espetxeratu zuten, eta 2014ko azaroan bete zituen zigorraren hiru laurdenak.

Mikel Arrieta Algecirasko espetxetik Soriako espetxera eramango dute, uztailean zigorraren hiru laurdenak bete ostean.

Espetxe Zuzendaritzatik nabarmendu dute Arrietak onartu egiten duela espetxeetako legedia eta ETAtik bereizi dela. Aitzol Maurtuak ere ibilbide bera egin du, eta Huelvatik Dueñasera (Palentzia) eramango dute.

Andoni Otegi Eraso ere 30 urteko kartzela-zigorra betetzen ari da. Espetxeetako legedia onartzen du eta erantzukizun zibilari aurre egiteko asmoa agertu du. Lekualdatu dituzten sei lagunetatik, espetxealdi luzeena duena da, 2031ra arte ez baititu zigorraren hiru laurdenak beteko.

Victor Franco Huelvatik Estremerara eramango dute. 2017ko azaroan bete zituen zigorraren 3/4ak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Presoak ETA Eguneko albisteak Albisteak