Politika -

Kartzela politika

ETAko bi preso Euskal Herrira lekualdatuko dituzte, eta beste hiru Zaragozara

Mikel Azurmendi, Maite Pedrosa eta Jose Angel Lerin Zuera espetxe aragoitarrean sartuko dituzte, eta Oskarbi Jauregi eta Oier Andueza Martutenen eta Basaurin, hurrenez hurren.

Euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa, Bilbon. Argazkia: Efe
Euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa, Bilbon. Argazkia: Efe
Euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa, Bilbon. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espetxe Zuzendaritzak ETAko bost preso Euskal Herriko eta Zaragozako espetxeetara lekualdatzea erabaki du.

Hala, Mikel Azurmendi Zuerako espetxean sartuko dute zigorra bete dezan. Azurmendiri 1998an Alberto Jimenez-Becerril Sevillako PPko zinegotzia hiltzea leporatzen diote, besteak beste.

Maite Pedrosa eta Josen Angel Lerin ere Zuerara eramango dituzte. Lehenengoari aipatu zinegotziaren hilketan parte hartzea egozten diote, eta Lerini, Denian atentatu bat egitea.

Hiru preso horiekin batera, Oskarbi Jauregi eta Oier Andueza presoak Euskal Herriko espetxeetara eramango dituzte, Espetxe Zuzendaritzak jakinarazi duenez. Jauregi Martutenen sartuko dute, eta Andueza, Basaurin.

Bost lekualdatze horiekin, dagoeneko 93 dira Pedro Sanchezen Espainiako Gobernuak gerturatu dituen ETAko presoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Donostia Basauri Presoak ETA Eguneko albisteak Albisteak Espetxeak