Politika -

Bilera sorta

Patxi Lopez: 'Presa ez da adiskide ona ETAren zikloa ixteko'

Lopez lehendakari ohiekin bildu da gaur: Carlos Garaikoetxea, Jose Antonio Ardanza eta Juan Jose Ibarretxe.

Lopez Ardanza, Garaikoetxea eta Ibarretxe lehendakariekin bildu da

02:42

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakari ohiekin bildu da ETAk "ekintza armatuen" behin-betiko amaiera iragarri ostean sortutako egoera aztertzeko eta "presarekin" ez jarduteko beharra helarazi die, "presa ez da adiskide ona Euskadiko ziklo terrorista ahalik eta adostasun handienarekin ixteko neurriak hartzeko orduan".

Jaurlaritzak, agiri baten bidez, Lopezek lehendakari ohiei, Carlos Garaikoetxea, Jose Antonio Ardanza eta Juan Jose Ibarretxeri, helarazitako planteamenduen berri eman du.

"Indarkeria terroristaren helburu nagusietako bat euskal autogobernua izan zen" eta bilera honek "autogobernuaren indarra eta jarraikortasuna adierazten" duela azpimarratu du Gobernuak.

Era honetan, "Euskadiren askatasun osoaren aukera argitu dituzten baldintzak" elkarrekin aztertzea, elkarbizitza eta adiskidetasuna "aurrera egiteko" egin beharreko jokaeren inguruan iritziak trukatzea eta "une zailetan" Eusko Jaurlaritzaren zuzendu dutenen lana eta konpromisoa aitortzea izan da helburua.

"ETAren asmo totalitarioen aurrean", hiru lehendakari ohiak "inor baino hobeto adierazten dute euskal autogobernuaren defentsa", adierazi du Jaurlaritzak.

Bere ibilbidea, gogoratu den bezala, aro desberdinak hartzen ditu bere barne: hasteko 'burdin urteak", non ezerezetik erakunde eta instituzio berriak sortu ziren, ondoren "terrorismoaren kontrako" aro bat etorri zen, 'Ajuria Enea paktuarekin' eta azkenik ETAren amaierarako "itxaropen zapuztuen" aroa, hori orain lortu baita.

"Lasaitasun eta inteligentziaz jokatu" behar dela azpimarratu du lehendakariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea