Politika -

Bingen Zupiria

"Aurrekaririk gabeko txertaketa baten aurrean gaude, zuhurrak izan behar dugu"

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen ustez, txertaketa "2020ko albisterik onena" da eta "6 edo 7 hilabete" beharko dira amaitzeko.

Bingen Zupiria
Bingen Zupiria
Eusko Jaurlaritzaren ustez, sei hilabetean talde-immunitatea lortu liteke

0:54

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren ustez, txertaketa "2020ko albisterik onena da", baina "munduan aurrekaririk ez duen txertaketa kanpaina bati aurre egin behar diogu, gauza asko ez ditugu ezagutzen, eta horregatik hobe da zuhurrak eta apalak izatea". Txertoak jartzeko 6 edo 7 hilabete beharko direla kalkulatu du. Gaineratu duenez, talde-immunitatea posiblea izango da "txerto berriak homologatuko direlako eta eskaintza handiagoa egongo delako".

Gabon zaharrari begira, Zupiriak baztertu du Gobernuak azken unean neurriak gogortzea. Ezarrita dagoen bezala, etxeratze-agindua gaueko hamabi eta erdietan izango delakoan dago,  "kanpoan afaltzen badugu etxera itzultzeko denbora izan dezagun".

Gobernuko bozeramaileak ez du baztertzen Erresuma Batuan sortutako birusaren aldaera berria Euskadira iristea herrialdeen arteko mugikortasun handia dagoelako.

Azken egunetan Euskadin zehar izaten diren litradak ere aipatu ditu. Bere ustez, "koronabirusa gertutik bizi ez badugu, gaixotu den eta gaizki pasatu duen inor ez badugu, ez gara larritasunaz jabetzen. Aurten, covid-19ak eragindako 3.000 hildakoen berri ez da haien belarrietara iritsi". Ondarroan hainbat pertsonak harriak jaurti zizkieten Ertzaintzako agenteei; horren inguruan adierazi duenez, "irudi batzuek behin betiko gaindituta egotea espero dugun beste garai batzuetara eramaten gintuzten; udal agintariek, politikariek, baina baita familiek ere, asko dugu esateko jokabide horiek gerta ez daitezen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Eusko Jaurlaritza Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak Osasunbidea