Politika -

Presoak

Parisko Apelazio Auzitegiak bost urteko kartzela-zigorra berretsi dio Mikel Barriosi

Epaia bost egunetan izango da irmoa eta Barriosek espetxean sartu beharko du bost urteko zigorra betetzeko.

Mikel Barrios, kamiseta beltzarekin, agerraldi batean. Artxiboko argazkia: Bake Bidea
Mikel Barrios, kamiseta beltzarekin, agerraldi batean.
Mikel Barrios, kamiseta beltzarekin, agerraldi batean. Artxiboko argazkia: Bake Bidea

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Parisko Apelazio Auzitegiak bost urteko espetxealdia ezarri dio Mikel Barriosi, Zigor Auzitegiak joan den ekainaren 23an eman zuen epaia berretsita, naiz.eus eta berria.eus agerkariek jakinarazi dutenez.

Halaber, Fijait delitu terroristak egin dituzten pertsonen Frantziako fitxategi judizialean sartuko dute. Alabaina, epaimahaiak baztertu egin du fiskalaren eskaria eta ez diote Estatu frantsesean egoteko debekurik ezarri.  

Mikel Barrios 2017ko urrian atxilotu zuten eta urte horretako abenduan sartu zuten kartzelan. Urtebete geroago, instrukzioko epaileak kontrol judizialpean aske utzi zuen, besteak beste, ETA 2018ko maiatzean desegin zela kontuan hartuta.

Epaiketa 2020ko ekainean egin zuten, eta bost urteko kartzela-zigorra ezarri zioten. Defentsak helegitea aurkeztu zuen Apelazio Auzitegian, baina atzera bota dute. Ebazpena bost egunetan izango da irmoa eta Barriosek espetxean sartu beharko du, horretarako data zehatzik ez badago ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Iparraldea Euskal Autonomia Erkidegoa Presoak Eguneko albisteak Albisteak Bakea Euskadin Espetxeak