Politika -

Elkarrizketa, Radio Euskadin

Zupiria: "Lehendakariaren, EAJren eta Jaurlaritzaren babes osoa du Sagarduik"

Osasun sailburuaren "zorroztasuna" babestu du Bingen Zupiriak, eta atsekabetuta agertu da goi karguen txertaketa irregularrek erakundeen sinesgarritasuna zalantzan jartzen dutelako.

Bingen Zupiria
Bingen Zupiria
Zupiria: ''Sagarduik lehendakariaren eta EAJren babes osoa du''

0:27

EiTB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Urkullu lehendakariaren, EAJren eta Eusko Jaurlaritzako gainerako sailburu guztien babesa dauka Gotzone Sagarduik". Hitz horiekin defendatu du Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeramaileak, Basurtuko eta Santa Marinako ospitaletan izandako txertaketa irregularren harira, Osasun sailburuaren aurka zabaldutako mezuak.

Ildo horretan, ontzat eman du aipatu bi zentroetako zuzendariek dimisioa eman zutenetik Jaurlaritzak egindako lana.

Santa Marina ospitalean zegokien dosi kopurua baino gehiago zergatik jaso zuten galdetuta, Zupiriak esan du "ikerketa abiatu dutela" gertatutakoaren berri izateko: "Suposatzen dut txertoak gainbegiratzez eta banatzeaz arduratzen den pertsonak bere ustez egin beharrekoa egin zuela. Neurriak hartuko ditugu berriro ere horrelakorik jazo ez dadin. Dagoeneko Osakidetzako langileen % 25ek jaso dute txertoa, eta bi ekintza irregular atzeman ditugu prozesu osoan", zehaztu du Zupiriak. "Horrek esan nahi du arduradun gehienek ongi ezagutzen dutela protokoloa", nabarmendu du.

"EAJko militante naizen heinean, triste nago ardura postuak dituzten pertsonak, EAJren izenean, erantzukizun publikoak ditugunon jokabidea dudatan jartzen dutelako", adierazi du.

Jose Luis Sabasek egindako adierazpen publikoak mintzagai, Zupiriak azpimarratu du erakundeetako arduradunak "eredu" izan behar direla. Aitzitik, Sabasen jokabidea ez da inolaz ere eredugarria izan: "Tokiz kanpo dago".

Zupiriak azaldu du Osakidetza uneoro dabilela jardunbideak aztertzen: "Egunero eztabaidagai ditugun kontuak dira: txerto kopurua, dosiak gorde ala ez... Arreta handia eskatzen duen eta zalantza asko sortzen dituen egoera oso konplexua da". Horrekin lotuta, gogora ekarri du Sagarduik kritika gogorrak jaso zituela txertoaren bigarren dosia gordetzeagatik, "baina orain inork ez du onartu erabaki zuzena hartu zuela".

"3.300 pertsona hil dira pandemia honetan, eta 70 urtetik gorako pertsonak ziren hildakoen % 70. Txertoa jartzeko edozein agertokitan haiek dute lehentasuna", bukatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osasuna albisteak Politika EAJ-PNV Araba Eusko Jaurlaritza berriak Eguneko albisteak Albisteak Basurtuko ospitalea albisteak COVID olatu berria