Itxi

2021/02/25

07:03

Politika

PUNICA AUZIA

Esperanza Aguirreri 60.000 euroz beteriko gutunazala eman ziola esan du Barcenasek

EITB MEDIA | AGENTZIAK

PPko diruzain ohiak epailearen aurrean esandakoaren arabera, Ploder eraikuntza enpresak jarri zuen dirua. Madrilgo Erkidegoko presidente ohiak Barcenasen aurkako kereila iragarri du.

  • Luis Barcenas, epaiketan

    Luis Barcenas, epaiketan. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

2007an Esperanza Aguirre Madrilgo Erkidegoko presidente ohiari 60.000 euroz beteriko gutunazala eman ziola deklaratu du Luis Barcenas PPko diruzain ohiak Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean. Haren hitzetan, Ploder eraikuntza enpresak jarri zuen dirua.

Aguirrek diru hori hauteskunde kanpaina finantzatzeko baliatu zuela esan dio epaileari. Dena den, ez du zehaztu 2007ko edo 2008ko kanpainarako erabili ote zuen.

Adierazpen horien berri izan ondotik, Luis Barcenasen aurkako kereila iragarri du Esperanza Aguirrek.

Barcenasek lekuko gisa deklaratu du asteazken honetan Punica auziaren baitan. Azaldu duenez, dirua gutunazal "marroi" batean sartu zuen eta berak eta Alvaro Lapuertak (hilda dagoen PPko diruzain ohiak) eman zioten eskura Esperanza Aguirreri.

Gaineratu duenez, ez daki 60.000ko dohaintza hori esleipen baten truke egin ote zen, baina azpimarratu du diru kopuru horiek ez direla altruistak izaten.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;