Politika -

Diputatuen Kongresua

Barkosek EAJren proposamena eskertu du, baina Talde Mistoan izango da

"Guk Geroa Bai gure talde parlamentarioan sartzea nahi dugu. Hori da geure nahia", esan du Josu Erkoreka EAJren Kongresuko bozeramaileak proposamena egin eta ostean.

"Gure ustez, horrela, gure hautesleriaren interesak hobeto babestuko ditugu" esan du Barkosek
"Gure ustez, horrela, gure hautesleriaren interesak hobeto babestuko ditugu" esan du Barkosek
"Gure ustez, horrela, gure hautesleriaren interesak hobeto babestuko ditugu" esan du Barkosek

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uxue Barkos Geroa Baiko diputatuak EAJk bere taldean izateko egin dion proposamena eskertu du baina, nabarmen duenez, bere koalizioaren apustua "Talde Mistoan ahots propioa izatea da".

"Gure ustez, horrela, gure hautesleriaren interesak hobeto babestuko ditugu" esan du Barkosek. Hala ere, euskal taldeak, hainbeste urteko bidea izanda, Geroa Bairekin bere lekua partekatu" nahi izatea "ohore handia" da, Geroa Bairen bozeramailearen hitzetan.

EAJk legealdi honetan Diputatuen Kongresuan izango duen taldean sartzeko eskaintza egingo dio Uxue Barkos Geroa Baiko diputatu nafarrari.

"Guk Geroa Bai gure talde parlamentarioan sartzea nahi dugu. Hori da geure nahia", esan du Josu Erkoreka EAJren Kongresuko bozeramaileak alderdiak lortu dituen beste lau diputatu hautetsiekin egiaztagiriak aurkeztu baino lehen.

Geroa Bairi eskaintza egin eta gero, "koalizioa bera izango da eskaera onartu edo bere eserlekuarekin zer egingo duen erabakiko duena", erantsi du.

Jeltzaleek Barkosi egin dioten lankidetza eskaintza, hain justu, indar parlamentarioak taldeak osatzeko estrategiak prestatzen ari diren garaian jazo da, datorren abenduaren 13an osatuko da Parlamentua.

Amaiurrek eta UPyDk esaterako, ez dituzte talde parlamentario propioa osatzeko baldintzak betetzen. Izan ere, diputatu kopuru nahikoa izan arren, exijitutako boto portzentaia ez dute betetzen. Hori kontuan izanda, Amaiurrek Nafarroan 0,14 puntu falta ditu eta Rosa Diezen alderdiak, berriz, Estatu osoan 0,31 puntu.

Amaiurri talde propioa izatea baimenduko liokeen aukeretako bat Geroa Bai eurekin batzea izango litzateke, izan ere, azken hauek Nafarroan botoen % 12,84 lortu zituzten.

Azken erabakia Kongresuko mahaiak izango du, eta bertan gehiengoa PPk izango du. EAJk araudia malgutasunez interpretatzeko eskatu dio.

Uxue Barkos Geroa Baiko diputatuak EAJk bere taldean izateko egin dion proposamena eskertu du baina, nabarmen duenez, bere koalizioaren apustua "Talde Mistoan ahots propioa izatea da"."Gure ustez, horrela, gure hautesleriaren interesak hobeto babestuko ditugu" esan du Barkosek. Hala ere, euskal taldeak, hainbeste urteko bidea izanda, Geroa Bairekin bere lekua partekatu" nahi izatea "ohore handia" da, Geroa Bairen bozeramailearen hitzetan.EAJk legealdi honetan Diputatuen Kongresuan izango duen taldean sartzeko eskaintza egingo dio Uxue Barkos Geroa Baiko diputatu nafarrari."Guk Geroa Bai gure talde parlamentarioan sartzea nahi dugu. Hori da geure nahia", esan du Josu Erkoreka EAJren Kongresuko bozeramaileak alderdiak lortu dituen beste lau diputatu hautetsiekin egiaztagiriak aurkeztu baino lehen. Geroa Bairi eskaintza egin eta gero, "koalizioa bera izango da eskaera onartu edo bere eserlekuarekin zer egingo duen erabakiko duena", erantsi du. Jeltzaleek Barkosi egin dioten lankidetza eskaintza, hain justu, indar parlamentarioak taldeak osatzeko estrategiak prestatzen ari diren garaian jazo da, datorren abenduaren 13an osatuko da Parlamentua. Amaiurrek eta UPyDk esaterako, ez dituzte talde parlamentario propioa osatzeko baldintzak betetzen. Izan ere, diputatu kopuru nahikoa izan arren, exijitutako boto portzentaia ez dute betetzen. Hori kontuan izanda, Amaiurrek Nafarroan 0,14 puntu falta ditu eta Rosa Diezen alderdiak, berriz, Estatu osoan 0,31 puntu. Amaiurri talde propioa izatea baimenduko liokeen aukeretako bat Geroa Bai eurekin batzea izango litzateke, izan ere, azken hauek Nafarroan botoen % 12,84 lortu zituzten. Azken erabakia Kongresuko mahaiak izango du, eta bertan gehiengoa PPk izango du. EAJk araudia malgutasunez interpretatzeko eskatu dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak Euzko Alderdi Jeltzalea Albisteak Geroa Bai