Publizitatea
Itxi

2021/03/10

00:02

Politika

Senatua

Marlaskak dio Mikel Zabalzarena "zoritxarreko kasua" izan zela

agentziak | eitb media

Espainiako Barne ministroak azpimarratu du agintari judizialak eta Fiskaltza direla kasua berriro ireki ala ez erabaki behar dutenak.

  • Markaska, Senatuko agerraldian. Argazkia: Efe

    Markaska, Senatuko agerraldian. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak esan du agintari judizialak eta Fiskaltza direla Mikel Zabalzaren "zoritxarreko kasua" berriro ireki ala ez erabakiko dutenak. Horixe erantzun dio ministroak EAJri, heriotza Intxaurrondoko Guardia Zibilaren torturekin lotuta galdera bota dionean.

"Zuk aipatzen duzun kasua zoritxarreko kasua da, noski; agintari judizialek ikertu dute, Fiskaltzak, azken urteetan datu guztiak eskuartean", azaldu du Grande-Marlaskak Senatuko osoko bilkuran.

Horren harira, Barne ministroak botere banaketa defendatu du eta, kasu zehatzik aipatu gabe, gaineratu du Espainiak "irmo" erantzun diela "Estatuaren babesean egindako ekintza kriminalei", terrorismoa "legearen bidez soilik garaitu" zitekeela erakutsiz.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena