Publizitatea
Itxi

2021/03/24

20:00

Politika

Auzitegi Nazionala

Rajoyk eta Aznarrek ere ukatu egin dute PPk 'b kutxa' zuela

agentziak | eitb media

Espainiako Gobernuko presidente eta PPren buruzagi ohiek esan dute ez dutela gainsoldatarik jaso, eta ez zutela Barcenasen paperen berri komunikabideetan agertu ziren arte.

1:55
Rajoy eta Aznar. ETBren bideo batetik ateratako irudia.
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidente ohiak esan du ez dagoela "PPren b kutxarik", eta zegoena "Barcenasen paper batzuk" zirela eta bera izan beharko dela "azaldu behar dituena"; izan ere: "Lotsagarria izaten ari da bizitzen ari garen guztia".

"Ez da b kutxarik egon eta sekula ez dut birrindu eskuartean izan ez dudan paperik", azaldu du Rajoyk Auzitegi Nazionalean lekuko gisa egin duen agerraldian. Auzitegi Nazionala epaitzen ari da PPren egoitzaren erreforma ustez b kutxako diruarekin ordaindu izana.

Hori horrela, esan du "gezur borobila" dela "Barcenasen paperak" berak suntsitu dituenik, Luis Barcenas PPren diru-zain ohiak adierazi zuenaren kontra. Esan du hedabideen bitartez izan zuela paper horien berri, 2013an, eta "metafisikoki ezinezkoa" dela berak suntsitu izana.

Rajoyk Aznarren ostean deklaratu du bideokonferentziaz, eta erabat ukatu du gainsoldatak jaso izana. "Sekula ez ziguten ezer eman", azpimarratu du, Barcenasi "egun batean gauza bat eta hurrengoan beste bat" esatea leporatu aurretik.

Bestalde, Aznarrek berretsi du ez zuela inoiz ordainketarik agindu, atzo Jaime Ignacio del Burgo diputatu eta Nafarroako presidente ohiak iradoki zuenaren kontra. Del Burgok esan zuen 1991n Calixto Ayesa kontseilari ohiari 3,9 milioi pezeta eman zizkiola, eta bere ustez Aznarren aginduz egin zuela.

Aznarrek nabarmendu du ez zuela ordainketarik agindu ez zelako bere "egitekoa" eta ez zelako bere "eskumenetan" edo "arduretan" sartzen. "Ez dut ordainketarik baimendu", adierazi du behin eta berriz.

Presidente ohiak, era berean, ukatu egin du "PPn b kontabilitatea" zegoenik, eta azpimarratu du alderditik jasotako guztia transferentzia bidez izan zela, eta Ogasunean deklaratu zuela.

"Ez dakit zer egin duten besteek eta ez zait axola, ez dakit nire ondorengoek zer egin duten, eta hori ere ez da nire interesekoa", gaineratu du Aznarrek, 1990etik 2004ra PPren buru izan zenak.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;