Publizitatea
Itxi

2021/04/08

12:06

Politika

Presoak

Sarek eta Etxeratek positibotzat jo dute udalen "bultzada" urruntzearekin amaitzeko

Mikel Dominguez | EITB Media

Espainiako Gobernuak emandako urratsak ontzat eman dituzte, baina azpimarratu dute urrunketa ez dela bukatuko "euskal preso guztiak Euskal Herrira gerturatu arte".

  • Patricia Velez eta Joseba Azkarraga.

    Patricia Velez eta Joseba Azkarraga. Argazkia: Sare eta Etxerat.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Presoen eskubideen aldeko Sare herritarrak eta Etxerat presoen senideen elkarteak iragarri dute Euskal Autonomia Erkidegoko udalak 2020ko abenduaren 11ko adierazpena berresteko prozesuan murgilduta daudela. Adierazpen horren bitartez, euskal gizartearen gehiengo politikoak eta sindikatu guztiek euskal presoak hurbiltzeko plan bat egitea eta horiei legeria arrunta aplikatzea eskatu zuten.

Sarek eta Etxeratek positibotzat jo dute udalen "bultzada berria", eta beste ekimenak gehitzea espero dute, "hala nola euskal gizartearen mobilizazioa, salbuespenezko espetxe-politikaren amaierari behin betiko bultzada ematen laguntzeko", esan du Patricia Velezek bi elkarteen izenean.

Eskaldunako abenduaren 11ko adierazpenean, sinatzaileek Espainiako Gobernuari babesa helarazi zioten "euskal presoei legeria arrunta eta espetxe-politika normalizatua aplikatzeko beharrezko urratsak ematea erabakitzen bada".

Azpimarratu dutenez, "adierazpenak euskal gizarteak salbuespenezko espetxe-politika behin betiko gainditzeko egiten duen apustua osatzen duen adostasun politiko eta sindikala egiaztatzen du". Espainiako Gobernuari, lehendakariari, Nafarroako Gobernuko presidenteari, Euskal Hirigune Elkargoko presidenteari eta Espetxeetako Idazkaritzari bidali diete.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena