Publizitatea
Itxi

2021/04/11

08:25

Politika

GERNIKAKO ESTATUA

Espetxeetako eskumenaren eskualdatzea ixteko, aste erabakigarria

EITB MEDIA

Olatz Garamendi sailburuak EITB Mediari baieztatu dionez, baliteke Madrilgo hauteskunde kanpainak transferentzien sinadura ekitaldia atzeratzea, baina espetxeei dagokiena ixtear dagoela ziurtatu du.

1:49
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gernikako Estatutuan jasota eta oraindik Madrilen esku dauden hainbat eskumen, tartean espetxeena, Euskal Autonomia Erkidegoaren esku uzteko bidean aste erabakigarria izango da datorrena.

Transferentzien Batzorde Mistoaren hurrengo bilerarako hitzordua zehazteke badago ere, Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak EITB Mediari baieztatu dio datozen egunotan Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean gaia bideratzeko hartu-emanak izango direla. Iaz adostutako egutegiaren arabera, martxoan zen sinatzekoa eskumenen eskualdaketa, eta, ondoren, apirilera atzeratuko zutela iragarri zuten. Orain, Madrilgo hauteskunde kanpainak izenpetze ekitaldi hori atzeratu dezakeela ez du baztertu sailburuak, baina kartzelen kudeaketari dagokion atalaren eskualdatzea ixtear dagoela ziurtzat eman du.

Garamendiren hitzetan, 70 milioi euroko kostua izango du Eusko Jaurlaritzarentzat EAEko hiru espetxeen kudeaketa beregain hartzeak, eta aurreikusita bezala, Kupotik deskontatu eta EAEko aurrekontuetan txertatuko da kopuru hori. Egun, 1.300 preso inguru daude Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiru kartzeletan, eta 570 funtzionariok egiten dute lan bertan. Azken horiek, euskal administrazioko langile izatera pasatuko dira.

Espetxe politikaren diseinuak Espainiako Gobernuaren esku jarraituko badu ere, kartzelen kudeaketa Jaurlaritzaren eskumenen artean egongo da. Gizarte Segurantzaren transferentzia, berriz, hirugarren blokean kokatu dute. Horrek esan nahi du, gutxienez, 2022ko maiatzera arte Espainiaren eskutan egongo dela.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena